Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Argazkia: Palle Nielsen, Modellen En modell för ett kvalitativt samhälle [ Eredua. Gizarte kualitatibo baterako eredua], 1968, dimentsio aldakorrak
Modellen – En modell för ett kvalitativt samhälle erakusketaren dokumentaziorako materiala, Moderna Museet-en irekia (Stockholm, Suedia) 1968ko irailaren 30ean
MACBA kolekzioa. MACBA patzuergoa. Artistaren donazioa
© Palle Nielsen, VEGAP, Bartzelona, 2018

 

Antropologia, hain zuzen, bitartekari-lana egiteko bokazio handiena duten esparru akademikoetako bat da. Bere helmen kontzeptual eta teorikoagatik, eta bizitzaren testuinguruetarako eta jendearen eguneroko praktiketarako hurbilketa esperientzialengatik, antropologiak unibertsitatearen eta gizartearen arteko topagune simetrikoa, zorrotza eta konprometitua sortzen du. Tabakaleraren iritziz, antropologia aliatu naturala da herritarrei gizakien eta haien munduen inguruko gaur egungo hausnarketa eta eztabaidak helarazteko.

Hori dela eta, proiektu honen bidez elkarlanean hasi gara UPV/EHUko GIZARTE ANTROPOLOGIAKO UNIBERTSITATE MASTERRAREKIN, antropologiaren munduko figurek (kontsakratuek nahiz berriek) eskola magistralak eta konferentzia publikoak eman diezazkieketen bai ikasleei, bai adituei, bai beste errealitate batzuk ezagutu, geureari buruz hausnartu eta etorriko denari buruz espekulatu nahi duen pertsona orori.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Masterra
Información Adicional