Imagen
Imagen
Descripcion

Hamar film luze idatzi eta zuzendu ditu Isaki Lacuestak (1975, Girona). Film luze horietako azkena, Un año una noche (2022), Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren sail ofizialean estreinatu da.

Bere aurreko filmari esker, Entre dos aguas (2018), Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen, bigarrenez, bai eta film onenari eta aktore onenari saria Mar del Platako Zinemaldian, zilarrezko Fotogramas saria urteko espainiar film onenari, eta zazpi Gaudí sari ere, besteak beste katalanez ez den film onenari eta zuzendari onenari saria.

2018an Parisko Georges Pompidou Zentroak bere obra osoaren atzerabegirakoa egin zuen, eta Le cinéma d'Isaki Lacuesta liburua argitaratu zuen (Brice Castanon eta Sergi Ramos, arg.).

Bere filmak mundu osoko zinemaldietan eta arte zentroetan erakutsi dira, besteak beste: New Yorkeko MoMA, Lincoln Center, Anthology Film Archives eta CCCB.

 

Cargo - Nota descriptiva
Idazlea eta zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores