Emozioek gizadiaren historia markatu dute, eta ondorioz, baita historia politikoa ere. 1890eko Bizkaia industrialean, zenbait emoziok bat egin zuten garaiko planteamendu politiko berriarekin, sozialismoarekin hain zuzen ere, eta elkartze horrek modernitatearen prozesu historiko garrantzitsuenetariko bat eragin zuen: langile-mugimendua. Hitzaldian azalduko dugu beldurra gainditzea, animaliak bezala eta nazkaren bitartez kategorizatuak izateari uko egitea, familia barruko maitasuna eta solidaritatea, proposamen programatiko sozialistarekin batera, prozesu politiko horren elementu garrantzitsuak izan zirela.
1960ko hamarkada amaieran feminismoaren bigarren olatua sortu zenetik, generoaren teoria eta horren praxi aktibista eta artistikoa lagundu ditu emozioaren filosofiak, Mario Perniolaren hitzetan, “sensologia alternatiboak”. Horrek guztiak sentitzearen arlo batzuk errotik aldatu ditu, beste batzuk birkokatu egin ditu eta psikoanalisiaren, soziologiaren eta teknika autobiografiko eta memorialistikoen elementuak hartzen dituen sentimenduen logika berria proposatu du. “Errepresio bat dagoela ikusten dudan bakoitzean, horren aurka noa”. Carolee Schneemannen esaldia izango da erakusketa honen abiapuntua.
Sara Hidalgo eta Eloy Fernández Porta