Pandemia garaiak ekarri duen ondorio nabarienetako bat gure aurpegiak estaltzea bat batean normaltasunaren parte bilakatu dela da. Azken urteotan eta aurpegi errekonozimendu teknologien hedapenaren eraginez, pribatutasuna eta intimiteari eragiten zioten neurri eta lege berrien aurrean ikusi ditugu gure buruak eta honen aurrean, arte eta aktibismoen eremutik hainbat erantzun proposatu izan dira erresistentzia modura. Bestalde, maskara, intimitaterako eta inbokaziorako bide izan den osagarria izan dugu historiaurretik. Aurreko garaietan ohikoa eta herrikoia izan bazen ere, gure mendean kriminalizazio-joera nabarmena izan du. Hala ere, pandemiak ezusteko gertaera bat ekarri du: aurpegia estaltzeko betebehar soziala.
Pablo Martínez Garrido-k gidatutako lantegi-maskarada honetan, maskaren ideia fisiko eta birtualari buruzko hausnarketa eta praktika ariketa bat proposatuko dugu, espekulazioaren, umorearen eta sorkuntzaren bidez abatarrentzat irisgarria iango den espazio birtual batean garatua. Musukoa osasun neurri bat besterik ez da, ala zerbait berriaren hazia? Zalantzarik gabe, identitatearen sorkuntza eta ukazioa esploratzeko aukera paregabea da, espiritu eta jarrera berriei dei egiteko, kontrol-tresnak zaharkituta utzi eta kamerei iseka egiteko.
Eta zu, nola sentitzen zara aurpegia ezkutatzen duzunean?
Pandemia garaiak ekarri duen ondorio nabarienetako bat gure aurpegiak estaltzea bat batean normaltasunaren parte bilakatu dela da.