Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Anunciaron tormenta, Javier Fernández Vázquez, Espainia, 2020, 88'

Aurkezpena: Javier Fernández Vázquez

 

1904. urtean, guardia kolonialek Ësáasi Eweera -Fernando Poo uhartean -egungo Ekuatore Gineako lurraldean- espainiar agintarien aurka egin zuen azken bubis buruzagia- atxilotu eta Santa Isabelera, koloniaren hiriburura, indarrez eraman zuten. Espetxeratua eta larri zauritua, Eweera hiru egun beranduago hil zen. Bere herrixka erre egin zuten eta bertako biztanle asko desagertu egin ziren.

Administrazioko Artxibo Nagusian dago gertakari hauek jasotzen dituen dosierra. Gertatutakoaren hainbat bertsio azaleratzen dituzten txosten eta gutunak, eta erakunde kolonialek progresiboki egindako ezkutaketak azaltzen dituztenak ere bai. Aldi berean, Espainiako bertsio ofizialaren aurka egiten duten jatorrizko bertsio ugarik gaur egun arte iraun dute bizirik, ahazteko etengabeko arriskuari aurre eginez eta memoria kolektiboa mantentzen lagunduz.

Espainian eta Ekuatore Ginean egindako artxibo- eta landa-ikerketaz gain, Javier Fernández Vazquezek testu ofizialetako kontraesanak nabarmentzen lagunduko dioten ikus-entzunezko tresnak aukeratu ditu. Horretarako, hiru bide proposatu ditu: ahozkotasunak idazketaren aurrean duen estatusari buruzko hausnarketa; gertaerak gertatu ziren lekuen identifikazioa; eta dokumentuen materialtasuna bera aztertzea.

Anunciaron tormenta filmak Nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, Berlinale, Viennale, Jeonju International Film Festival, DocLisboa, Dokufest, Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdia eta Documenta Madrid.  

 

Javier Fernández Vázquez (Bilbo, 1980) zinema zuzendaria eta kultura bisualeko ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ondoren, Zinema Zuzendaritzan diplomatu zen, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM), fikziozko film labur batekin: Señales de indiferencia (2007).

2008an Los Hijos zinema dokumental eta esperimentalaren kolektiboa sortu zuen Luis López Carrasco eta Natalia Marín Sanchorekin batera. Bere lehen film luzeak, Los materiales (2010), zuzendari onenaren Jean Vigo saria irabazi zuen Punto de Vista nazioarteko zinema dokumentalaren jaialdian eta aipamen berezia FidMarseillen. Hurrengo lanak, besteak beste Enero 2012 o la apoteosis de Isabel La Católica (2012) eta Árboles (2013), nazioarteko zinemaldi askotan proiektatu dira, baita arte garaikideko museo eta zentroetan ere. Los Hijos taldearen ibilbideak atzera begirakoa jaso du Mar del Platako (Argentina) Nazioarteko Zinema Jaialdian.

2015ean, Javier Fernández Vázquezek antropologiaren eta kultura bisualaren esparruan hasi zuen bere karrera akademikoa, eta, horren ondorioz, historia sozialarekin, memoria kolektiboarekin, kolonialismoarekin edo kultura materialarekin lotutako gaiak ikertu ditu. 2020an zinema-ibilbideari ekin zion berriro, Luis López Carrascok zuzendutako El año del descubrimiento filmaren ekoizle exekutibo gisa, eta Anunciaron tormenta ekoitzi eta zuzendu zuen, bere bakarkako lehen film luzea, Berlinale 2020an estreinatua.

 

 

 

 

 

Descripción Corta

Anunciaron tormenta filmak Nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, Berlinale, Viennale, Jeonju International Film Festival, DocLisboa, Dokufest, Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdia eta Documenta Madrid.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Zinearen historia etengabea
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si