Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Erakusketa hau Tabakalerako “Harrotu ileak” bitartekaritza-proiektuaren parte da, artisten eta gure hirira iritsi berri diren gazteen arteko lankidetza sustatzen duen ekimena. 2017an sortu zenetik, “Harrotu ileak” proiektuak elkartzeko, sortzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzen du ostiralero, egoera prekarioan eta kalteberatasun-egoeran bizi diren gazteei zuzendua; eta erreferente bihurtu da komunitate horrentzat.

Azken sei urteotan, “Harrotu ileak” proiektuak sorkuntza-prozesuak gauzatu ditu; eta, prozesu horiei esker, parte-hartzaileek zuzenean eragiten dieten gaiak jorratu ahal izan dituzte (esaterako, eremu publikoko justizia sozialeko gaiak), estereotipoak eta estigmak zalantzan jarriz.

Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu argazki-erakusketa bat da; azken hilabeteetan “Harrotu ileak” proiektuaren parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du. 

Erakusgai dauden argazkietan gehienek partekatzen duten bizi-esperientzia bat ageri da. Parte-hartzaileen beraien erretratuak jarri dira ikusgai; horien bitartez, haien istorioen eta ibilbide pertsonalen berri izan dezakegu. Jatorrizko lekua eta familia ageri dira, atzean geratu den denbora-espazio bat sinbolizatzen duen abiapuntu gisa; eta honaino iristeko bidaia, beste bizitza baten bila egindako beste leku bateranzko igarobide gisa.

Irudiek Donostiako errealitate berri bat ere erakusten dute, lagun berriek markatua; eta lan bilaketaren, prestakuntza-ikastaroen eta Tabakalerako arratsaldeen artean dabilen errutina.

Argazki guztiak artistek proposatutako ariketetan oinarrituta sortu dira. Erakusketa-planteamendua Nagore Legarretak egin du.

 

Descripción Corta

Artisten eta gure hirira iritsi berri diren gazte migratzaileen arteko lankidetza sustatzen duen "Harrotu ileak" ekimenaren baitako erakusketa. 

Temática
Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
ID GESCOL
3C199503-EFA9-4687-A344-7B3269331D9D
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Hora
00:00
Hora Fin
00:00
Texto Fecha
2023 EKA 09 - 2023 UZT 31
Texto Hora
Eraikinaren irekiera ordutegian
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Exposición
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: 3C199503-EFA9-4687-A344-7B3269331D9D
Reserva: Harrotu ileak. Instalazioa
FechaInicio: 2023-06-09
FechaFin: 2023-07-31
FechaAlta: 2023-03-13
Seccion: HEZKUNTZA
Proyecto: HARROTU ILEAK
FECHAS:
idReserva: 3C199503-EFA9-4687-A344-7B3269331D9D
Fecha: 2023-06-09
HoraInicio: 08:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Harrotu ileak. Instalación
TituloEventoEU: Harrotu ileak. Instalazioa
Sala: PING PONG
SalaES: Otros
SalaEU: Bestelakoa
Ocupacion: Erakusketa
OcupacionES: Exposición
OcupacionEU: Erakusketa
FechaFin: 2023-07-31
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
"Harrotu ileak" proiektuaren baitako erakusketa
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si