Orden
-4
Equipo
Ciclo - Programa
Año
2023
Duracion
00:03:02
Idioma
Sinopsis

Noka Mentoring, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa, Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloak koordinatzen du, Zineuskadirekin lankidetzan, Euskadin eta Nafarroan oinarritutako zuzendari berrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko.

Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; horrez gain, ahalik eta osoena izango den zuzendari-txosten bat egiten ere lagunduko diete, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren tutore laguntza batzuk eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionaletakoak.

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira- Celia Rico, Maider Oleaga y Diana Toucedo- eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru tutoren profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza.

Hautatutako hiru zuzendariek (Nerea Castro, Mikele Landa eta Joana Moya), Noka Mentoringek eskainitako programan euren proiektuak ahalik eta baldintza onenetan garatzeko,  4.000 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Novedades
No
Destacado
Formato
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si