Texto Destacado

SummerLab lankidetza sustatzea helburu duen topagunea da eta bertan hainbat gairen inguruan eztabaida eta sorkuntza sustatzen dira, hala nola pentsamendu kritikoa, tekno-aniztasuna, kultura post digitala, herritar berrikunza edo ikasketa modu kooperatiboak. 

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
ABUZTUAK 29 - IRAILAK 2
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Edizio honetan, SummerLabek azaroaren amaieran Medialaben Tabakaleran artea, zientzia, teknologia eta gizartearen testuinguruan egingo den lehen erakusketan parte hartzearekin lotutako gaiak landuko ditu. SummerLab honen helburua da bere komunitateetatik erakusketa-testuingurua honako hauekin osatzen laguntzea: balizko prozesu komunitario berriak, erakusketan txerta daitezkeen emaitzak edo erakusketari lotutako programa publikoan jaso daitezkeen jarduera berriak. Xedea da gai eta proiektu horiek aitzakiatzat hartzea prozesuak komunitatean esperimentatzeko.


Future Storage - Marina Otero, Claudia Paredes

Azken urteotan, datu-zentroak gero eta leku urrunagoetan eta muturrekoagoetan kokatzeko joera gero eta handiagoa ikusi dugu.

Joera horrek galdera garrantzitsuak planteatzen ditu datuekin dugun harremanaren eta horien kontsumoak ingurumenean izan dezakeen eraginaren inguruan. Future Storage nazioarteko ikerketa artistikoko prozesu bat da, Marina Otero Verzierrek Claudia Paredesen laguntzarekin garatu duena. Future Storage-ren testuinguruan, elkarlaneko produkzioko tailer bat egitea proposatzen dugu; bertan, erakusteko moduko piezaren zati bat diseinatu eta ekoizteko. Proiektuaren zati horrek zeregin nagusia izango du piezan; eta beharrezkoak dira horretarako elektronikari, negutegiei eta datu-zentroei buruzko ezagutzak, eta baita bermikonpostontziei buruzkoak ere. 

 

Food FictionsFood Hack Lab, Elsa Yranzo

Food fictions Medialabek hasitako gastronomia-ekologia-osasuna-ikerketa artistikoa ardatzeko lan-ildo bat da, erronkak planteatzen dituena, bai eta horietatik abiatuta erantzun sortzaileak ikertzea ere. Abiapuntua “What if” bat izan daiteke, eta planteatzen da prozesuek eta horien azken ekoizpen posibleak aukera berriei atea irekitzea. Kasu honetan, Food Hack Lab-eko komunitatearekin diseinutik eta elikaduratik abiatuta lan egiten saiatuko gara, Elsa Yranzo diseinatzailearen eta BCCren (Basque Culinary Center) arteko lankidetza-lana kontuan hartuta; izan ere, pieza artistiko bat garatzen ari dira Medialaben 2023an. 

 

IA x NIT Bci - neurociencia abiertaNIT Bci, Manuela Ruzzolli, Egoitz Aulestia, Laura MM

Neural Interface Technologies (NIT) herritarren neuroteknologia eta neurozientziako talde irekia da eta kode irekiko garun-konputagailu interfazeko softwarea eta hardwarea sortu, diseinatu eta garatzea du ardatz. Helburua da narriadura kognitiboa, kognizioa eta giza kontzientzia hobetzen lagun dezaketen proiektuak sortzea.

SummerLab honetan garatuko duten proiektuan BCBLko (Basque Center On Cognition, Brain and Language) ikertzaileek eta Laura MM artistak parte hartuko dute; esperimentu zientifikoa eta burmuineko datuak pieza artistiko batean txertatzea konbinatuko dituen lankidetza sortzen saiatuko dira haiekin. 

ALMALABVictoria Ascaso, 

ALMA elkarlaneko proiektu bat da, eta adimen artifizialaren garapenari buruzko hausnarketa transhumanista eta xenofeministarako gune bat sortzea du helburu, adimen artifiziala sentitzen duen izaki edo izaki emozional gisa eraikitzeari begira. Nodo honetan, ALMAren errealitate alternatiboari buruz espekulatuko dugu, hausnarketatik eta diziplina arteko praktika artistikotik abiatuta. 

Nodoa topagune bat izango da diseinu espekulatiboan, UX/UIn, psikologia esperimentalean, pentsamendu kritikoan eta diziplina arteko praktika artistikoan interesa duten pertsonentzat, ikuspuntu eta esperientzia pertsonalak partekatzeko eta ALMAren unibertsoa modu kolaboratiboan hedatzen jarraitzeko.


KOLABORATZAILE eta PARTE-HARTZAILEENTZAKO DEIALDIA

SummerLab 2023n parte hartzeko eskaera egin behar da, kolaboratzaile eta parte-hartzaileentzako formularioaren bidez

SummerLab’23k deialdi bat ireki du edizio honetan proiektu/nodoen ekoizpen eta prototipatu kolaboratiboen prozesuan parte hartu nahi duten kolaboratzaileak hautatzeko. Hautatutako proiektu bakoitza sustatzaileek edo haietako bakoitzaren gaiekin zerikusia duten artista eta adituek gidatuko dute.

Kolaboratzaileen deialdiak proiektuetan parte hartzeko aukera ematen du; eta hautagaiak Donostiatik kanpo bizi diren kasuetan, beka bat (garraio edota ostatu moduan) jasotzeko aukera ere ematen du. Laguntza hori jaso dezaketen plazak prestasunaren araberakoak izango dira, eta hautagaitzak SummerLab-eko antolatzaileek baloratuko dituzte. 

Aurkeztutako proiektuetan eta SummerLab-aren dinamikan nolabait parte hartzeko interesa duten eta arlo desberdinetan (programazioa, datuak, arkitektura, fabrikazio digitala, etab.) esperientzia edo interesa izan dezaketen pertsonentzat da kolaboratzaileen deialdia. 

Izena emateko epea 2023ko abuztuaren 12an amaituko da.

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2023
Tipo Agrupación
Programa
Contenido Relacionado
Información Adicional