Imagen
Imagen
Pie de imagen
Irma Vilà i Òdena
Descripcion

Irma Vilà i Òdena kultura-arloko komisarioa, ikertzailea eta produktorea da, eta hedabide berrien artean espezializatuta dago. Irma Vilàk zientzian eta ingeniaritzan ditu sustraiak, baina sorkuntza-praxiari eta kultura-arloko ikerketari lotuta bizi da. Arteari, zientziari eta kulturari lotutako nazioarteko ikerketa-proiektu hibridoak zuzentzen ditu eta haietan parte hartzen du.

Hainbat kolektibo eta erakunderekiko lankidetzaren bidez parte hartzen du sormen-sarean. Haien artean, Luthiers Drapaires, Telenoika, CCCB, ArtFutura jaialdia edo Arts Santa Mònica aipa daitezke. ISEA2022 Barcelona sinposioko zuzendariordea eta batzorde artistikoko kidea; komisarioa eta aholkularia Cosmocaixaren arte-, zientzia-, teknologia- eta gizarte-programan (NEO), Bartzelonako Zientziaren I. eta II. Bienaletako Arte eta Zientzia Programan (2019an eta 2021ean) eta Bartzelonako Ars Electronica Garden-en (2020an eta 2021ean).

Universitat Oberta de Catalunya (UOC) izenekoan, Arteko, Multimediako eta Diseinu eta Sorkuntza Digitaleko graduetako irakaslea da, eta Mosaic aldizkariko zuzendarietako bat.

Lista de creaciones
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Invitados