Jasangarritasuna, joskuntza eta artea lotzen dituen topagunea.
Betile crocanti espazio kolaboratibo eta esperimentala da, baztertutako, alboratutako edo erabilitako materialak birmoldatzeko, eraldatzeko, josteko eta larru, hezur eta egitura berrietan bihurtzeko.
Gune honen helburua gazteei zuzendutako talde irekia sortzea da, modu kolektiboan eta josturaren bidez hondakinei eta aparteko elementuei alternatibak bilatzeko. Material horiek biltzen dituzten iturriak bilatzen ditugu, berreskuratu eta ehun-mota berriak, jantzi, eskultura eta tramankulu mota berriak sortzen ditugu, ahalik eta bizitzarik handiena aurkitzeko, haien patua aldatzeko eta, agian, gure ohituren eta ekoizpenen alternatibak aurkitzeko.
Joskintza bere zentzu zabalean ulertzen dugu, egite zehatzetik hasi eta ainguratzeko tresna gisa erabiltzera arte, material, esperientzia, ezagutza eta desezagutza horiek guztiak batzen dituena.
Desira, sentimendua eta fantasia funtsezkoak dira gure bilaketa eta sorkuntzarako.
Talde honi hasiera emateko, sortzaile hauek izan genituen bidelagun 2023an: Maider Aldasoro, artista, Estela Miguel, artista eta Proyecto Hemen-eko sortzailea, Mikel Ruiz Pejenaute, artista eta JALEO kamiseta-markaren sortzailea, Estudio Bokashi, modaren etorkizunari buruzko topaleku, dibulgazio eta eztabaidarako gunea eta Dogartzi Magunagoicoechea, artista eta Divinotecaren sortzailea.
2024an, Maider Aldasoro izango da taldeko dinamizatzaile nagusia, Estela Miguel eta Mikel Ruiz Pejenauteren laguntzarekin.
Sarrera librea da edukiera bete arte