Eraikinaren eskailera nagusirako ad hoc sortutako soinu-lan hau, eskailera atzealdean bertan egileak bere begiz ikusitako pasarte batetik eta hark sortutako talkatik abiatzen da.
Bizi puska bat, Kultura Garaikidearen Zentroaren baitan begiratua. Gertakari zehatz hau gogoetagai orokorragoen txinparta pizten duen abiapuntua baino ez da: errealitatearen, errepresentazio artistikoen eta begiradaren arteko triangulazioa dago piezaren ardatzean. Horien arteko hurbil-urrunaz, elkar eraginaz edo eraginik ezaz ari da, bozgoran emandako pentsamenduetan.
Bizitza happening letra eta soinuzko instalazioan, geruza desberdinek egiten dute bat. Izan ere, soinuaz gainera Tabakalerako eskailera buruetan irakurgai jarritako hainbat idatzizko testu zatik osatzen dute instalazioa.
Xabier Erkizia soinu-ekoizle eta artistak egin zuen piezaren grabazio eta edizioa.