Katemailak lanaren abiapuntuko asmoa da gure iruditeriarekin behin eta berriz lotzen dugun irudi batean sakontzea: katea. Ardatz horizontala, ardatz bertikala eta forma zirkularra erabilita, esanahia ulertzeko prozesua ezegonkortu egiten da.
Aldiz, eskulturak egiteko erabilitako materialek indartu egiten dute maila linguistikoan, historikoan, sinbolikoan eta biologikoan gertatzen diren birkonbinazio-prozesuak. Mailukadak eta mingainarekin egindako karraskak ere sekuentzia edo enuntziatu berebera osatzen laguntzen dute. Teknika horren oinarrian objektu bat osatzen duten alderdi kritikoak aldi berean erakustea dago; izan ere, horrek agerian uzten du zeinuaren beraren anbiguotasuna. Horri esker, oso azkar hausten da gorputz horien objektibotasuna, zientzia eta arrazionaltasuna sentsazioetatik eta emozioak eragiten dituen edozer gauzatik bereizteko joera. Hori gertatu ondoren, metaforak norabide guztietan heda daitezke. Eta hori horrela da, poesiaren esparruan soilik ez direlako ematen.