Artista Brooklynen bizi da. Bere lana eskulturaren inguruan garatzen da, eta ikuspegi performatiboa dauka. 1993 eta 1995 bitartean, Artelekuko tailer eta mintegietara joan zen, eta besteak beste, Juan Luis Moraza, Txomin Badiola eta Angel Bados izan zituen irakasle. 1996tik 2002ra arte, Vito Acconci artista iparramerikarraren estudioan lagundu zuen arte publiko eta arkitektura proiektuen garapenean. MUSACen PRIMER PROFORMA 2010 egiten eta garatzen parte hartu zuen, baita Donostian 2014an Kalostra artearen pedagogia proiektuan ere. Egin berri dituen erakusketetan aipagarriak dira Rose Colored Drift (Houstoneko Blaffer Museum museoan), Perforated By (Itziar Okarizekin batera, espainiar pabiloia, Veneziako 58. arte bienalean) eta Poured Architecture (Graham Foundation, Chicago).