Descripción

Sergio Pregoren lanen bereizgarri da lanaren beraren araberako kontu teknikoei jartzen dien ohi ez bezalako arreta. Pantalla doble (para película indefinida) lanean, artistak hainbat film-material uztartzeko gai zen sistema bat sortu zuen: kasu honetan, berak ekoitzitako filmak erabili zituen, baina baita José Miguel de Prada Poole arkitektoaren proiektu batzuekin lotutako ikusizko eta film erako materialak ere. Biek dute kezka berbera: inguruko munduarekiko harremanak. Kezka horiek lotura dute askotan industria osteko paisaiarekin, esaterako Bilbokoarekin, eta hori da, hain zuzen, Cowboy Inertia Creeps lanaren zati baten eszenatokia, baita Prada Pooleren Cubierta de la pista de hielo de Bilbao izeneko proiektuarena ere. Baina instalazioak susta ditzakeen zenbait ikusizko analogiaz harago, bien arteko antzekotasunak pentsarazten digu asmakizun tekniko eta benetan harrigarri batzuen bidez ekin nahi duten bi egile direla, “ideia” erabat ekonomikoa irudikatzeko asmoa dutenak.
Instalazioa Tabakaleran ekoitzi zen osorik, bertan proiektatzen diren bideo originalak salbu.

Autores
Temática
Tipo de Obra
Año
2021
Material
Egurra, polietilenozko filma, haizagailua
Dimensiones
420 x 840 cm
Imagenes
Imagen
Pantalla doble (para película indefinida)
Pertenece al proyecto
Imagen Listado
Imagen
Pantalla doble (para película indefinida)