Tabakalerak, BASKEGURekin eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolarekin lankidetzan, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren espazio publikorako altzariak diseinatzeko lehiaketa deitu du.
PFC ziurtagiria duen hurbileko zura material nagusi gisa erabiltzea diseinu-proiektuaren ezinbesteko baldintzetako bat izango da. Honako irizpide hauek baloratuko dira: ekodiseinua, iraunkortasuna, bikaintasuna, berrikuntza eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa proposamenetan, bai eta proiektuaren funtziora egokitzea ere, sorkuntza garaikideari eta artearen eta kulturaren hedapenari eskainitako zentro baten
testuinguruan.
Proposamen irabazlea Baskegur-en laguntzarekin egingo da eta Tabakalerako 2. solairuko hall-ean jarriko da.
Tabakalerako espazio publikorako altzariak diseinatzeko lehiaketa, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko ikasleei zuzendua.