Artelanari zuzenean zer den edo zer errepresentatzen duen galdetzetik haratago doan arte-garaikide ikastaro honek artearen inguruari eta sortu den kontestuari begiratzeko planteamendua du. Hilabetero Tabakalerako arte garaikide erakusketarekin lotutako saio bat prestatzen duen gonbidatu bat jasoko dugu, edukietan sakondu eta baliabide-kutxa kolektiboa sortzeko helburuz. Artearen inguruko eztabaida eta ideia berriak aktibatu nahi dira.
Artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzazkegu. ‘Nik ez dut arteaz ulertzen’ esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean.
Saioak:
Ekainak 24, 18:00-20:00
Erakusketan bisita orokorra Tabakalerako lantaldearen eskutik (EU/ES)
Ekainak 29, 18:00-20:00
Mikel Onandia (EU)
Uztailak 1, 17:00-19:00
Garazi Navas (EU)
Uztailak 6, 18:00-20:00
Ibon RG y Enrique Hurtado (EU)
Uztailak 8, 18:00-20:00
Arte garaikidera hurbilketa egiteko ikastaroa.