crys cole soinu-artista kanadarra da. Berlinen bizi da eta konposizioak, perfomance inprobisatuak eta soinu-instalazioak egiten ditu. Keinu haptikoen eta itxuraz mundutarrak diren materialen bidez maiz sortutako soinu fin eta inperfektuekin lan egiten du, eta testurañabardurak dituzten lanak sortzen ditu, belarria etengabe fintzen dutenak. Colek mundu osoan emanaldiak egin ditu, bai bakarka, bai lagunduta, eta bikoteka aritu da Oren Ambarchirekin eta James Rushfordekin, Ora Clementi gisa. Bere lanak honako hauek argitaratu dituzte: Black Truffle (Australia), Penultimate Press (Erresuma Batua), Ultra Eczema (Belgika), Second Editions (Alemania), Boomkat (Erresuma Batua), Bocian (Polonia), Another Timbre (Erresuma Batua), Students of Decay (Estatu Batuak) eta Infrequency editions (Kanada/Alemania). Kanadan, Errusian, Txekiar Errepublikan, Alemanian, Danimarkan, Suedian, Erresuma Batuan eta Thailandian egin ditu erakusketak. 2022an, bi album argitaratu zituen bakarka: A Piece of Work Second Editionsen (Alemania) eta Other Meetings Black Trufflen (Alemania).