Texto Destacado

“Making Conversation” 2019an Ubud Balin (Indonesia) izandako gaueko entzute-saioetan oinarritzen da.

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
Scala: Making conversation. crys cole
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/07/13-2023/10/22 | Eskailera nagusia
Pasada?
Si
Descripción Larga

crys cole artistaren konposizio askok bere egunerokoan ikusten dituen eredu eta egitura ez-musikalen bidez hartzen dute forma. Egunero gure inguruan sortzen diren entzumen-paisaiak: etxeko soinuak, kaleko jarduera, soinu naturalak, soinu industrial eta mekanikoak, eta horien guztien arteko interakzioa. Soinu abstraktu eta itxuraz loturarik gabeko horien arteko elkarbizitzak interakzio liluragarria sortzen du, berez musika paregabe gisa entzun eta interpreta daitekeena. 

“Making Conversation” 2019an Ubud Balin (Indonesia) izandako gaueko entzute-saioetan oinarritzen da. Entzute- eta grabaketa-saio horietan, crys cole artistak bere inguruan sortzen ziren soinuen arteko elkarreragin konplexuaren gaineko kontzientzia hartu zuen, eta horretarako honako hauen arteko soinuak aztertu zituen, besteak beste: anfibioen, muskerren eta intsektuen arteko komunikazioak, etxeko animalien (oilarrak, txakurrak) soinuak, soinu artifizialen (hegazkinak, ibilgailuak, elkarrizketa iragankorrak eta gaueko jarduerak) zaratak eta nekez ezagutu eta kokatu ahal zituen beste soinu batzuk. Soinu-ingurune dentso eta konplexu horren behaketak ikusi zituen patroi, itxura, mugimendu, tonu eta testuretan oinarritutako piezak sortzera eraman zuen. Piezak ez ditu egindako landa-grabaketak erreproduzitzen, baizik eta ingurumen- paisaia hori berrinterpretatzen du, beste instrumentu, elektronika, ahots eta soinuetarako sortutako obra berriak eratzeko oinarri gisa erabiltzen baita. Memoriaren zeregina funtsezkoa da prozesu horretan. Grabazioek bizitako esperientziaren zati bat baino ezin dute irudikatu, baina konposizio-prozesua gidatzean funtsezkoak izan ziren oroipen, memoria, sentsazio eta abarretara sartzeko ateak dira. 

Grabazioekin batera doazen marrazki eta bozetoak marrazketa automatikoko saioetan egin zituen crys colek, Baliko grabazioak eta osatzen ari zen soinu-konposizioa entzuten zituen bitartean bere eskuek agindu inkontzienteei jarraikiz instintiboki mugitzen eta erreakzionatzen zutela. Marrazkiak eta soinu-konposizioa batera sortu ziren, etengabeko prozesu batean elkarri lotuta. «Partitura» grafikoa baino, ikusmen-obrak soinu-piezaren lagun dira, amaierako obra sortzen lagundu zuen prozesu intuitiboaren zati batzuk irudiztatzen baitituzte.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Pie de imagen
Scala: Making conversation. crys cole
Año
2023
Tipo Agrupación
Soinu-instalazioa
Invitados
Organizadores
Texto para organizadores
Laguntzailea:
Información Adicional
Titular Invitados
Sortzailea