Niño de Elcheren soinu-instalazioa, Scala proiektuaren baitan.
Esa gitana es para mí
una escalera de vidrio
por donde sube la pena
y por donde baja el alivio. (Letra herrikoia)
Oinazea da tristura eta mina zigor gisa jasatea; eta, zigorra den heinean, amaitzen denean lasaitasuna dakar. Hainbat glissandi dituen eskailera horrek betierekotasun-ilusio bat osatzen du gizakiaren alderdi oinarrizkoenari dagokionez. Ahots baten inflexioak haustura batez, esfortzu emozional baten aurreko hauskortasunaz, igoeraz eta jaitsiera saihestezinaz hitz egiten digu. Maitasunaren ahultasun hautsiezina beti durundi egiten duen zerbait da. Kristal bat, non islatu, moztu, bermatu edo, besterik gabe, hautsi egin gaitezkeen, laudorioaren zati gisa. Eta hasperena
Instalazio soinu hau Niño de Elchek aurtengo neguan Tabakalerako Artisten Gunean egin zuen egonaldian sortu zen.
Iraupena: 12:34 min
Ordu erdiro aktibatuko da, 10:00etatik 21:00etara.
Grabazioa eta edizioa: Xabier Erkizia
Arte ekoizpena: Nikolas Téllez Ortiz