Scala, eraikineko eskailera nagusian kokatutako erakusketa eremu berrian hartuko duen lehen soinu instalazioa.
Abesbatzarako pieza (3:57 minutuko iraupenarekin) hau 1961ean sortu zen, eta, horren bitartez, artistak abeslariei irakasten die abestutako testutik harago doazen soinuak nola sortu.
Sonata baten ohiko egitura dauka, eta, hortik abiatuta, piezaren sekuentziak aurkezpen estruktural bat, garapen bat eta laburbilketa bat ditu. Bertan, ahotsaren erabilera ez oso ortodoxotik sortutako askotariko soinuak aurki daitezke; dena den, soinu horiek nahiko ohikoak dira, jada, esplorazio fonetikoa oinarri duten soinu-piezetan. Une batzuetan, artistak ahotsak gordetzen duen indar dinamikoa esploratzen du; beste batzuetan, tinbreen sorta zabalarekin jolasten du. Horrez gain, txistuak, mihi-klaskak eta zurrumurruak ere badaude, eta horiek hainbat patroi sortzen dituzte, zarata zurira, musika elektronikoaren berezko testuretara edo giro-perkusiora iritsi arte.
Esker bereziak:
Sound Patterns
Pauline Oliveros & The Astra Choir
SME ©️ 1961
Permission Courtesy of The Pauline Oliveros Trust and The Ministry of Maåt
Members ASCAP
Abesbatza: Vocal Constructivists
Ekoizlea: Antony Pitts
Instalaziorako egokitzapena: Xabier Erkizia
Entzunezko-muntaia: Telesonic