Istorio bat kontatzea gizakiok aintzinatik egiten dugun praktika da Zergatik sentitzen dugu premia hori? Norberaren oroitzapena sortzeko nahiak bakarrik bultzatzen gaitu, ala bizitzarekiko erresistentzia-praktika bat izan daiteke? Istorio bat opari bat da, hazi bat poltsikoan gordetzeko edo loratzeko agerraldi bat. Gizadiaren historiek gakoak eman diezazkigukete identitateak eta asmoak ulertu eta batzeko.
BIRIBISSI, IPUIN KOMUNITARIOAK tailerra komunitatea eta bere aldarrikapenak eszena publikoaren erdigunean berriro kokatzeko topaketa bat da. Helburua antzerki eta performance ekintza bat sortzea da, non pertsonek eta haien istorioek topo egin ahal izango duten eta elkarrekin ezagutza eta trukerako bide bati ekingo dioten, horrela memoria kolektibo bat sortuz.
NOIZ?
Azaroak 20 ea 21. 10:00-13:00. Sortzaileen gunea.
ZER EGINGO DUGU?
Lantegian zehar, hitzezkoa eta gorputzezkoa izan daitekeen istorio bat landuko dugu, antzerki dispositibo ezberdinak erabiliz, hala nola, narrazio tenikak eta jolasak,, gailu narratibo gisa.
Jolasa antzinako praktika bat da, belaunaldien artekoa, berez testuinguru informaletan eta espazio irekietan egiten dena. Une zailenetan ere, komunitate batek ez du topaketerako eta ospakizunetarako aukerarik galtzen. Beldurraren eta zapalkuntzaren aurkako antidoto gisa, jokoa erresistentzia-praktika bihurtzen da. Ikus-entzunezko grabazioak egingo dira ekoitzitako materiala gordetzeko eta partekatzeko, eta, horrela, bildutako istorioen artxibo bat sortuko da, pasarte horren aztarna bat.
ZERTARAKO?
Istorioak kontatzeko aukera jendea istorio batekin identifikatzeko eta berezkoa dela sentitzeko aukeran datza, elkartasun-kultura sustatuz. Gertu egoteko gai, zerbaitegatik egoteko gai, kontrako kultura batek sustatutako ekintzei alternatiba bat eskaintzeko gai.
NOREKIN?
Tailerrean interesa duen edonorentzako zabalik dago. Irisgarritasun beharrik bazenu idatzi hezkuntza@tabakalera.eus
ZER EKARRI BEHAR DA?
Parte-hartzaile bakoitzari eskatzen zaio bere egunerokoaren orrialde bat balitz bezala, bizi izan duen edo lekuko izan den esperientzia bati buruz idatzitako testu txiki bat ekartzeko, lehen pertsonan idatzia. Kontakizunarekin bat datozen eta istoriorako sinbolikoak izan daitezkeen irudiak zein objetuak ekar daitezke.
Informazio gehiagorako idatzi: hezkuntza@tabakalera.eus
Lantegian zehar, hitzezkoa eta gorputzezkoa izan daitekeen istorio bat landuko dugu, antzerki dispositibo ezberdinak erabiliz.
Reserva: BIRIBISSI. CUENTOS COMUNITARIOS
FechaInicio: 2024-11-20
FechaFin: 2024-11-21
FechaAlta: 2024-10-08
Seccion: HEZKUNTZA
Proyecto: erro(re)tik
FECHAS:
idReserva: 7AA3F98E-B979-42C5-9723-B6FEC595ED93
Fecha: 2024-11-20
HoraInicio: 10:00
HoraFin: 13:00
Plazas: 15
TituloEvento: BIRIBISSI. CUENTOS COMUNITARIOS
TituloEventoEU: BIRIBISSI. IPUIN KOMUNITARIOAK
Sala: AG - PLATO
SalaES: Espacio de Artistas
SalaEU: Artisten Gunea
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia
FechaFin: 2024-11-21