Imagen
Imagen
Pie de imagen
Foto: Rafa Rodrigo.
Descripcion

(Argazkia: Rafa Rodrigo)

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) musika eta artista da 1991tik. Rockaren, inprobisazioaren eta musika esperimentalaren alorrean lan oparoa egiten du, bai bakarka, bai hainbat talde artistikotan eta proiektu eszenikotan parte hartuta.

Bere musika, soinu piezak eta ekintza performatiboak Europa eta Estatu Batuetako eszenatokietan aurkeztu ditu, 2003tik izan duen ibilbidea autogestionatuz.

Lanak entzute-, sorkuntza-, bihurritze- eta suntsitze-prozesuak berrinterpretatzeko eta islatzeko lan bat dira, musika, poema eta soinu-ekintza edo esku-hartze eszeniko moduan.

Bere jarduera artistikoarekin batera, kultura-kudeaketaren eta jabetza intelektualaren arloan ikertzaile eta dibulgatzaile gisal an handia egiten du.

Haren jarduera artistikoa www.ainaralegardon.com webgunean jarrai daiteke eta bere irakaskuntzarekin lotutakoa www.legardon.net helbidean.

Lista de creaciones
Cargo - Nota descriptiva
Musikari eta artista autogestionatua
Tipo
Artistas y Creadores