Imagen
Imagen
Descripcion

 

Arg: Severine Dabadiek

Itxaro Borda (1959, Baiona) idazlea da, poeta eta kronika egilea ere bai, hainbat euskal hedabideetan.

Ipar ala hego Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta ordutik hona Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Amaia Ezpeldoi detektibe pertsonaiarekiko hainbat nobela beltz sortu ditu. Susmaezinak (2019) eleberria publikatu zuen 2019an Alberdanian eta 2020an Abaro poema bilduma, Balea Zuria etxean. Bi disko-liburu grabatu ditu, Ogella Line (2010) eta Guhaur Arrotzak (2013) Olivier cavalier eta Orchestre Maigre talde akitaniarrarekin.
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea, poeta eta kronika egilea
Tipo
Artistas y Creadores