Proiektu irekiak sortzeko Proiektuen Plaza deialdiaren bidez, herritarrei, elkarteei, kolektiboei eta taldeei dei egiten zaie teknologiari eta/edo kultura digitalari buruzko proiektu kolektiboak egiteko proposamenak aurkez ditzaten.
Proiektuen Plaza proiektu-deialdi ireki eta jarraia da eta kultura digitalaren, diseinu irekiaren eta ezagutza partekatuaren arloko proposamenak jasotzen ditu; Medialab Tabakalerak sustatutako ekimena da.
Proiektu irekiak sortzeko Proiektuen Plaza deialdiaren bidez, herritarrei, elkarteei, kolektiboei eta taldeei dei egiten zaie teknologiari eta/edo kultura digitalari buruzko proiektu kolektiboak egiteko proposamenak aurkez ditzaten. Parte hartzeko bi modu daude: proiektu berri bat proposatzea edo kolaboratzaile/parte-hartzaile gisa batzea dagoeneko martxan dagoen talde bati batuz.
Garatzen diren proiektuek ezaugarri komun batzuk izan ohi dituzte: prototipoak sortzeko esperimentazio teknologikoak, modu sortzailean adieraztea, euskarri berriak probatzea, prozesuak aldatu edo sinplifikatzea edota egunerokoan erabiltzeko teknologiaren aplikazio berriak bilatzea.