Texto Destacado

Itziar Barrioren proposamena, Adonay Bermúdez-ek komisariatutako Langabezia teknologikoa proiektuaren baitan. 

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Komisario Berriak - Itziar Barrio
Imagen Preview/Poster
Komisario Berriak - Itziar Barrio
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2021/10/25 - 2022/01/17
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

and 

Dan and (when some small metal is spun) Itziar Barrioren lineako bideo proiektu bat da, zeina adimen artifiziala erabilita narratiba bat sortzean datzan. Ondoriozko gramatika akastuna da, iraulia, eta, batzuetan, okerra.  Poesiaren hizkera gailendu egiten da amaierako testuan, logikari eusten dio eta aukera berriak biltzen ditu. Gidoia Jared Katzman teknologo sortzailearekin elkarlanean sortu zen, eta, horretarako, hiru datu-multzotako hainbat testuren konbinazioa imitatzen zuen algoritmo bat erabili zen. Honako hauek ziren datu-multzoak: Cyberfeminism Indexen testu-bilduma bat, Gutenberg proiektuko poesia-liburuen azpimultzo bat eta Candystore interpretearen poesia-eskuizkribu bat. Adimen artifizialaren eredura bideratutako hainbat argibide txandakatu eta elkarrizketan kokatuta, lanari eta gorputzei buruzko narratiba nagusiak gelditu egiten dira adimen artifizialeko eredu entrenatuaren hausnarketa lizun eta erradikalen ondorioz. Ondoren, aurreikus ezin daitekeen testu hori Candystorek­ —zalantzazkoa eta zaurgarria bera—  interpretatu zuen grabatua zen bitartean.

 

Asteko bost lanegunetan eta hilabete batez, Tabakalerako webgunean asteko egun bakoitzerako hautatutako zenbait irudi jarriko dira. Halaber, lan-astea markatuko da eta proiektu hori ekoizteko bitartekoak jakitera emango dira. Bideo horiek emanaldi gisa aurkeztuko dira, eta webgunea bereganatuko dute. Horietan, algoritmo ezezagunek zuzentzen dituzten Interneteko leiho berrien portaera oldarkorrak islatuko dira . Amaierako bideoa Tabakaleraren webgunean aurkeztuko da esku-hartze prozesua amaitu ondoren. 

 

and
Dan and

 

when some small metal is spun

 

The dragon will fire at any moment that
the body is not in a crisis,

 

And they are not
just a system. They are alive and breathing.

 

 

KREDITUAK:

Zuzendaria eta ideia:  Itziar Barrio.
Teknologo sortzailea: Jared Katzman.
Interpretea eta poeta: Candystore.
Kamerariak:  Erin Smith eta Itziar Barrio.
Audioa: Erin Smith.
Editorea:  Itziar Barrio.
Itziar Barriok, Jared Katzmanek eta Candystorek elkarlanean idatzitako eta sortutako testua, datuak eta hizkuntza sortzeko eredu eraldatzailea (GPT-2) erabilita.
Timothy Westbrookek modu iraunkorrean sortutako jantziak.
GUM estudioetan (New York) grabatua, 2021eko irailean.
Tabakalerak ekoitzia.
GUM estudioen lankidetzarekin.
Esker onak: Adonay Bermúdez, Carrie White (GUM studios), Jared Katzman, Candystore, Timothy Westbrook, Zachary Kaplan (Rhizome), Mindy Seu, Kat Mustatea, Sue Huang eta C. Finley.

Temática
Imagen Listado
Imagen
and Dan and (when some small metal is spun)
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados
Información Adicional