Orden
0
Equipo
Ciclo - Programa
Autor/es
Año
2018
Duracion
01:10:00
Idioma
Sinopsis

Estiu 1993 (Verano 1993), Carla Simón, Espainia 2017, 97’

18:00 > Elkarrizketa: Mikel Gurrea & Carla Simón.
19:30 > Proiekzioa eta publikoarekin solasaldia 

"Carla eta biok London Film Schooleko klasekide izan ginen. Norberak idatzitako gidoiak besteari erakusten genizkion, iritzi eske, hobetzeko asmoz. Hainbat film laburretan elkarlanean ibili ginen eta bata bestearen graduaziozko proiektuaren zuzendari-laguntzaile izan zen. Eskolan, zinema egiteko gertu geneuzkan ezaugarrietara jotzera animatzen gintuzten: pertsonaiak eta testuinguruak, ezagunak zaizkigun emozio eta begiradak. Gogoan dut bere aparteko haurtzaroan oinarrituko zen gidoia idatzi nahi zuela kontatu zidala. Urtebete geroago, xehetasun biziko eta egitura borobileko dozenaka zirriborro bidali zizkidan. Horietako bakoitzean Estiu 1993 film indartsu eta zintzoa izango zela antzematen zen. Hurrengo urtean zehar, kasting prozesuko bideoak, aktoreen arteko harremanak sortzeko saioak eta grabaketa osteko muntaiaren hainbat bertsio erakutsi zizkidan. Ikasgai handia izan da niretzat Carlaren prozesua horren gertutik bizitzea eta zoragarria ikusleek eta kritikak bere opera primari egin dioten harrera itzela ikustea. Bidaia horren guztiaren errepaso bat egitea proposatu zigutenean, biok aho batez baietz erantzun genuen. Horrela arituko gara, zinema eskolan ikasitakoaz, bere zinemagile prozesuaz, partaide garen Cinema en curs – Zinema (h)abian proiektuaz, “iraganeko zinemak eta egungo zinema ezberdinak norberaren zinema pertsonala pentsatzen lagundu gaitzakela” Alain Bergalak esaten zuen horretaz; azken batean: zinemaz eta bizitzaz arituko gara. Lagun artean erraza eta atsegina delako.".

Mikel Gurrea.

Premios
2017: Goya sariak: zuzendari berri, sek. aktore eta aktore berri onena 8 izendapen
2017: Berlingo Jaialdia: opera prima onena, Nazioart. Epaimahai. Sari Nagusia. (Kplus Atal Orokorra)
2017: Europako Zinemaren Sariak: Discovery sarirako izendatua (opera prima onena)
2017: National Board of Review (NBR): urteko atzerriko film onenak
2017: Malagako jaialdia: urrezko Biznaga, kritikaren Feroz saria
2017: Fenix sariak: gidoi onena. 5 izendapen
2017: Feroz sariak: film dramatiko onena, zuzendaritza, gidoia eta aktorea.
2017: Gaudi sariak: 5 sari, Film, zuzendaritza eta gidoi onena barne. Azaroak 14
2017: BAFICI: zuzendari onena
2018: Platino sariak: opera prima onena
Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Cine hablado: "Estiu 1993", Carla Simón - Mikel Gurrea
Imagen Listado
Imagen
Estiu aurkezpena Carla Simon Mikel Gurrea
Pie de imagen
Kontatutako zinea: "Estiu" , Carla Simon eta Mikel Gurrearekin
En Home
No