Subtitulo
Zer egin dezake irudi batek?
Texto Destacado

Tabakalerak nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkezten du: lau egun pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko. Mintegiak ondorengo gonbidatuen obra eta praktikak aurkezten ditu: Eric Baudelaire, Naeem Mohaiemen, belit sag, María Palacios Cruz, Susana de Sousa Dias eta Akram Zaatari.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Tabakalerak nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkezten du: lau egun pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko. Gure lehenengo edizioan bezala, abiapuntutzat Tabakalerako udako erakusketa hartuko dugu: aurten Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesari eskainia. Eta Aily Nash komisarioa gonbidatu dugu pelikula, zinemagile eta artista garaikideen bitartez ibilbide bat marraz dezan. Hauen lanek irudiaren funts historiko, politiko eta pertsonalari buruz hausnartzen lagunduko digute.


Que peut une image?

¿Qué puede una imagen?

Zer egin dezake irudi batek?

What can an image do?


Esaldi honek, Pierre Zaoui filosofoak Baudelairen praktikari buruzko gogoeta batean erabilia izan zenak, izenburu eta abiapuntu gisa balio digu mintegian proposatzen dugun ikerketarako: Irudia eta narratiba politiko eta historikoen sorkuntzaren arteko erlazio konplexua. Mintegiaren funtsezko galderak  irudi baten gaitasunari buruz pentsatzera garamatza. Batez ere, irudien ahalmena errebelatzea da kontua ikus-entzunezko lengoaiaren erabilera ezberdinen bitartez, medioekin daukaten erlazioaren bidez eta esperimentazio formala baliatuta.


Mintegiak ondorengo gonbidatuen obra eta praktikak aurkeztuko ditu: Eric Baudelaire, Naeem Mohaiemen, belit sag, María Palacios Cruz, Susana de Sousa Dias eta Akram Zaatari.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Programa