2deo SERIEAK Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, telesailen sortzaileen proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko.
Programaren helburua aukeratutako proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna azpimarratzea da, telesailen proiektuak sustatuz, sortzaileei, gidoilariei, zuzendariei eta/edo ekoizleei laguntza eta babesa emanez.
2DEO SERIEAK programak honako hau eskaintzen du:
- Industriako profesional ezagunen aholkularitza indibiduala, proiektu bakoitzari egokitua.
- Formakuntza: Gidoi idazketa, narratiba berriak, ikus-entzunezko produkzio-ereduak eta eduki-plataformetan prestakuntza, besteak beste.
- Proiektuaren aurkezpena ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileen aurrean; plataforma eta telebista-kanalen aurrean ere.
- 5.000€ -ko laguntza ekonomikoa
Telesailen sortzaileentzako 2deo Serieak mentoretza-programak talentu berriak eta ibilbide profesionala duten pertsonak inplikatu nahi ditu, telesail-proiektu baten aldeko apustua egin dezaten, edozein formatu eta generokoa, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. Edozein genero eta iraupeneko telesail-proiektuek har dezakete parte, fikziozko telesailak eta dokumentalak barne, arreta berezia eskainita plataforma digitalei.
Deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko dira, gutxienez bat euskaraz, eta horiek izango dira mentoretzaren xedea. Hurrengo hilabeteetan, aukeratutako pertsonek dosier sendo bat eta kapitulu pilotuaren gidoia prestatuko dute mentoreen laguntzarekin, eta ondoren SSIFF jaialdian ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileekin partekatuko dute, bereziki plataforma eta telebista-kateekin.
Apiriletik irailera bitartean aurrez aurreko eta online saioak antolatuko dira, non talde bakoitzak gidoiaren analisia eta idazketa, proiektu bakoitzaren ekoizpen- eta banaketa- estrategia eta eszenaratzea jorratuko dituen.
Tabakaleran bi-hiru eguneko bi egonaldi planteatzen dira proiektuak tutoreekin lantzeko: Lehena apirilean, Crossover jaialdian zehar, eta bigarrena irailan, Zinemaldian zehar, non hautatuek euren proiektuak sektoreko eragile garrantzitsuei aurkezteko aukera izango duten.
- Proiektuak aurkezteko deialdiaren epea 2023ko urtarrilaren 16tik otsailaren 26ra izango da.
- Ezagutu itzazu aurreko edizioetako proiektuak hemen: 2022, 2021
2deo SERIEAK Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, telesailen sortzaileen proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko