Subtitulo
Bederatzigarren edizioa
Texto Destacado

Ikusmira Berriak proiektuak garatzeko egonaldi-programaren bederatzigarren edizioa.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioa, Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta  EQZE Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatzen dute, Euskadiko Filmategiaren lankidetzarekin. Gaur egun, programak sei egoitza eskaintzen ditu honako atalotan: nazioarteko zinemagileak, Espainiakoak, EAEkoak, EQZEkoak eta Nest atalekoak.

Aliantza naturala da, egonaldian parte hartzen duten erakunde guztiek hiru bultzada estrategiko hauetan parte hartzen baidute: zinemari buruzko prestakuntza ematea eta ezagutzak transmititzea; talentu berriak bilatzea, horiei lagun egitea eta horiek garatzea; eta zinemagintzaren gainean ikertzea eta hausnartzea, hurbilketa teoriko-akademikoa eta profesionala baliatuz.

Ikuspegi estrategiko komun horretatik sortzen eta elikatzen da Ikusmira Berriak proiektua. Zortzi asteko egonaldia aurreikusten du, bi fasetan banatuta; halaber, zazpi hilabeteko laguntza-programa jasotzen du –martxotik irailera bitartean–. Lehenbiziko fasean, egoiliarrek sei astez garatzen dituzte beren proiektuak (martxotik eta apirilera), eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasotzen dute. Kideok tutoretza-lanak egiten dituzte proiektuotan, eta, horretaz gainera, garapen-prozesuaren faseak premien arabera lantzen dituzte.  Irailean, Donostia Zinemaldiarekin batera, itzuli egiten dira egonaldiaren azken bi asteak betetzeko. Denbora horretan, egoiliarren egitasmoetan parte hartu nahi duten profesionalekin lankidetzan aritzeko aukerak lantzen eta sustatzen dira. Egonaldiko bi faseen artean, tutoreek eta erakundeek aholkularitza eta laguntza ematen diete proiektuen garapenari eta hauek 5.000€ko diru laguntza jasotzen dute.

Imagen Listado
Imagen
Año
2023
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarrak