Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Eliane Radiguek, hasiera batean, Los Angelesko Historia Naturalaren Museoan kasualitatez ikusitako horma-irudi handi batetik hartu zuen pieza honen ideia, 1973an. Horma-irudi hark “uhin elektromagnetikoen espektroa” irudikatzen zuen, uhin-luzera neurgarri handienetik txikieneraino. Espektro zabal horren barruan, bada tarte txiki bat pixka bat 100 Hz-ren azpitik eta 10 KHz-ren gainetik doana eta Lur planetan bizi diren zenbait espezieren entzumen-organoek «soinu» bihurtu dutena.

Aurrerago, ikusi zuen paralelismo interesgarriak zeudela Gilen Ockhamgoari buruz egin zituen hausnarketa batzuen eta haren tratatu ezagunaren artean: «Ockham-en labana» Haren hitzetan, eta labur esanda: «Zenbat eta errazago, hobe». Adierazpen hori artista eta sortzaile ugarik erabili eta egokitu dute.

Azkenik, ozeano mitiko baten existentziari buruz irakurritako zientzia fikziozko istorio baten urruneko oroitzapen bat etorri zitzaion. Izenburua baino ez zitzaion gelditu buruan grabatuta: «Occamen labana». Horrek justifikatzen du zergatik aukeratu zuen grafia hori. Gainera, badirudi Ozeanoak, bere olatu ugariekin, aukera ematen digula modu sinbolikoan ondulazio bibrakorren espektro nahiko zabal batekin harremanetan egoteko, itsaso zabaleko olatu handietatik hasi eta udako egun polit bateko olatutxo apartsuetaraino. Horrela azaltzen da proiektuaren «egitura» orokorra.

Lan-eredua «irudi» ilustratu batean oinarritzen da, zeina solo bakoitzean irudikatzen baita. Musikari bakoitza bere «irudi» propioak gidatzen du. Hori da benetako oinarria, eta oinarri horrek hitzei eta oroitzapenei komunikazio-sistema bat ezartzen uzten die pieza garatzen den bitartean. Prozesu instintibo eta intuitibo horrek gidatzen gaitu musikaren benetako esentziara. Hainbat eta hainbat solok zein boluntariok nahiko dute esperientzia partekatu honetan esku hartu. Haiek dira «iturri» bihurtzen direnak.

Programa: 
Occam IV biolarako
Occam XXII ahotserako
Occam river XIX biola eta ahotserako
Obra elektronikoa: Trilogie de la Mort (2.zatia). "Kailasha". 56:08

Musikariak: Julia Eckhardt, Yannick Guédon, Emmanuel Holterbach.

Musikagilea: Eliane Radigue

 

Descripción Corta

Kontzertu hau "Kinestesia: mugimenduaren logika" programan kokatzen da. Musikari bakoitza bere «irudi» propioak gidatzen du. Hori da benetako oinarria, eta oinarri horrek hitzei eta oroitzapenei komunikazio-sistema bat ezartzen uzten die pieza garatzen den bitartean. Prozesu instintibo eta intuitibo horrek gidatzen gaitu musikaren benetako esentziara. 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Kontzertua
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si