Cabecera
Titulo
Ikus-entzunezko laborategia
Texto

Laborategiaren helburua ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea da, arreta berezia jarriz talentu berriaren bilaketan, euskarazko sorkuntzan, berrikuntza edo esperimentazio formal eta teknologikoan, eta diziplinen arteko gurutzaketetan.
 

Horretarako, laborategiak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko hainbat DEIALDI bultzatzen ditu: IKUSMIRA BERRIAK proiektu zinematografikoen garapenerako egonaldi programa, SSIFF eta EQZErekin lankidetzan; NOKA deialdia, lehen film luzeetan emakumezko zuzendari berriei laguntza eta babesa emateko; 2DEO SERIEAK deialdia, banaketa-eredu berriek -hala nola plataformek- eskaintzen dituzten aukeren barne talentu zinematografiko berria sustatzeko; AUDIOGILE BERRIAK deialdia, euskarazko soinu-fikzioaren ekoizpena bultzatzeko; edo IMMATERIAL deialdia, Medialabekin lankidetzan, errealitate digitalen inguruan hausnartzen duten proiektuak garatzeko

Halaber, laborategiak muntaketa eta postprodukzio fasean laguntza eskaintzen die ikus-entzunezko proiektu independenteei, zine eskoletako proietuei, finantzaketa mugatua duten proiektuei eta izaera esperimentaleko proiektuei, espazioa eta baliabideak lagatzeko deialdiaren bidez.


Laborategiak formakuntza lantegiek, networking saioek, proiektuen aurkezpenek eta sektoreko profesionalen topaketek osatutako PROGRAMA bat ere badu. Horregatik, ikus-entzunezko laborategia sortzaileentzat zein ikus-entzunezko sektoreko komunitate eta eragileentzat sarrera atea da. Ikus-entzunezko komunitatea sortzeko espazio erreferentziala. Azken batean, talentu berrirako eta ikus-entzunezko sektorerako topagune estrategikoa.

Media
Imagen
2deo sarrera
Imagen
Imagen
2deo serieak 2023
Imagen
Imagen
Immaterial 2023
Imagen
Bloque ID
CABECERA
Texto Destacado

2deo laborategiaren helburua ikus-entzunezko sorkuntza sustatzea da, arreta berezia jarriz talentu berriaren bilaketan, euskarazko sorkuntzan, berrikuntza edo esperimentazio formal eta teknologikoan, eta diziplinen arteko gurutzaketetan.

Bloque Información Practica