Texto Destacado

Carlos Casasen soinu-instalazioa, Scala proiektuaren baitan. 

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
09:00 - 22:00
Texto Fecha
2022/07/14 - 2022/10/23
Pasada?
Si
Descripción Larga

Cemetery (2019) filma prestatzean hautatutako eta osatutako ikerketa-materialekin eta artxiboekin egindako instalazioa da Mutia. Scala proiektuaren baitako instalazioa da eta aipatutako filmaren oinarri den elefante mitologikoen hilerria inguratzen duen alegiazko jungla batean egindako 13 orduko konposizioa jasotzen du. Scalan entzuten den oihaneko soinu-giroak bat egiten du eguneko une ezberdinekin, eta areagotu egiten du soinu-paisaiaren estetikak berezkoa duen murgiltze-sentsazioa.

David Lewis-Williams arkeologoa historiaurreko artearen jatorriak eredu neurologiko batekin zerikusia izan dezakeela dioen tesiagatik da ezaguna. Baieztapen hori autoreak erlijio-errituen eta kontzientzia-egoera alteratuen artean aurkitzen dituen loturetan dago oinarrituta, bai eta haitzetan egindako Afrikako eta Ipar Amerikako figura xamanikoen artean dagoen antzekotasun formaletan ere. Aintzat hartu gabe labar-artearen jatorriari buruzko galderei eta antzeko galderei erantzutea lortzen duen ala ez, egin zituen aieruen balioa honako honetan datza: modu berritzaile eta originalean jartzen ditu zalantzan kontzientziaren eraketa, irudien boterea eta gizakiok garatzen ditugun sinesmen-sistemak. Lewis-Williamsentzat, gizakion kontzientziaren natura aldakorrak eramaten du jendea beste izate-esfera bat dagoela pentsatzera, eta ez alderantziz.

Ikuspuntu horren arabera, zenbait parekotasun aurki ditzakegu Mutiarekin, Carlos Casasek Scalarako egindako proposamenarekin. Ikus-entzunezko materialarekin konprometituta dagoen artista da Casas, eta bere ahalmen fisiologikoa eta gizakion nerbio-sistema atzitu eta hari forma emateko gaitasuna zalantzan jartzea ezaugarri du bere jardunak. Artistaren beraren hitzetan, Mutia mito topografiko bat babesteko xedea duten oihan eta paisaia baten soinua irudikatzeko ariketa baten ondorio da. Lekuaren konposizioranzko borondate horrek eramaten du soinu-paisaiak eta landako grabazioetan, irrati-frekuentzien bilketan, irudien konstelazioetan eta erregistro grafikoetan oinarritutako atmosferak sortzera. Artistak baliabide estetiko horiek guztiak garatzeko jartzen duen arreta da imajinazioaren bidez leku horietara iristeko duen desiraren froga behinena. 

Gogorarazi behar da Mutia oihanaren oihartzunak zeharkatzen zituen alegiazko irratsaio bat bezala sortu zela lehenik. Geroago bihurtuko zen disko eta orain, azkenik, espaziorako berariazko bertsio bat sortzeko Tabakalerako arkitektura erabiltzen duen soinu-instalazio.

Tabakalerako eskaileretan zehar, ikusle interesdunek artistari lagundu diezaiokete bere gorputzaren eta inguratzen duen espazioaren artean ezartzen diren harremanei buruz galdetzeko asmoa gauzatzen. Artistaren sormen-prozesua inspiratu eta lagundu zuten artxibo-materialen berlanketa aurkitzen. Esperientzia horri etengabe forma ematen dioten kulturaz, mitoez eta iruditeriaz galdetzen. Esperientzia hori errealetik iruditeriara, onirikotik naturalera kulunkatzen den jario batean koka genezake, bisualak eta soinuak berezkoa duten ukigarritasun batean. Egia esanda, Tabakaleran edo oihanean bertan paseatu aukeratu ahal izango duzu, eta behin-behineko joan-etorri horretan sortzen diren erreakzioak egiaztatu. Bertan egoteak zer esan nahi duen eta kontzientziaren jarioa osatzen duten izu-ikarak eta irregulartasunak hausnartu, pentsatu, nahiz eta, azken batean, denboraren lekuren batean babesa aurkitu ahalko duzu eta zure pentsamenduetatik bakartzen saiatu.

 

FITXA TEKNIKOA

Iraupena: 13 ordu.
Astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara
2022/07/14 - 2022/10/23

Tabakaleraren gonbidapen batetik abiatuta osatutako soinu-instalazioa.
Komisarioa: Oier Etxeberria.
Soinuaren nahasketa eta lokalizazioa: Marc Parazon.
Espazioaren ekoizpena eta egokitzapena: Xabier Erkizia.
Esker onak: Chris Watson, Tony Myatt, Joyce Poole, Elena Hill, Krysztof Dabrowsky, Olivier Marbouef, Saodat Ismailova.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Soinu-instalazioa
Invitados
Contenido Relacionado
Información Adicional