Subtitulo
Komisario Berriak-en baitako proiektua
Texto Destacado

Itziar Barrio, Oier Gil Zapirain, Daniel G. Andújar, Varvara & Mar, María Cañas eta Raquel Meyers.

Komisarioa: Adonay Bermúdez.

Multimedia
Imagen
El desempleo tecnologico
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Itziar Barrio, Oier Gil Zapirain, Daniel G. Andújar, Varvara & Mar, María Cañas eta Raquel Meyers.

Komisarioa: Adonay Bermúdez.

 

Gaixotasun berri bat dugu gure artean; beharbada, irakurle batzuek ez dute oraindik haren izena ezagutzen, baina askotan entzungo dute datozen urteetan: langabezia teknologia (el desempleo tecnológico). Horrek esan nahi du langabezia dagoela, lanaren erabilera ekonomizatzeko baliabide berriak aurkitu ditugulako, lanerako erabilera berriak aurkitzeko erritmoa gainditzen dutenak. Baina hori aldi baterako egokitzapen-fasea baino ez da. Horrek guztiak esan nahi du, luzera begira, gizateria bere arazo ekonomikoa konpontzen ari dela. 1

 

1930ean, Industria Iraultza bete-betan zegoela, John Maynard Keynes britaniarrak, XX. mendeko ekonomialari eraginkorrenetako batek, Economic possibilities for our grandchildren saiakera argitaratu zuen. Saiakera horren bidez, mende hasierako gizartearen ustezko finantza-geldialdia arbuiatu zuen, eta, besteak beste, teknologiaren aurrerapen-etapa bat iragarri zuen, baikortasun gehiegiz. Mende bat geroago, hau da, gaur egun, ongizate-estatua lau edo zortzi aldiz handiagoa izango zela uste zuen, eta, beraz, herrialde garatuen egoera ekonomikoa konponduta egongo zela. Keynesek, gainera, lanaldi murriztuak iragartzen zituen, eta uste zuen, teknologiari esker, herritarrek aisiaz edo, beste era batera esanda, produktibitaterik ezaz gozatu ahal izango zutela. Egia da neoliberalismoak ustezko emantzipazio ekonomiko eta komertzial bat fagozitatu duela, bizi-maila zortzi aldiz baino gehiago areagotu duena, baina teknologiak ez du pertsonen errealitatea erraztu; aitzitik, esklabo bihurtu eta prekarizatu egin ditu. 

Eta bat-batean birus bat agertu da, ordura arte gizakiak ezagutzen zuen mundua goitik behera aldatu duena. Erritmoek, denborek eta lan-egitura nahiz egitura pertsonalek beste dimentsio bat hartu dute, eta teknologiaren nonahikotasuna eta mendekotasuna berretsi egin dira. XXI. mendeko bi hamarkada hauen bereizgarri den muturreko globalizazio horrek berriro ere herritarrak astindu ditu, eta bizirauteko eta azkar egokitzeko behar baterantz (sozialki, ekonomikoki eta lan-arloari dagokionez) bultzatu ditu, ezagun-ezaguna den tesi darwiniarra berretsiz.

El desempleo tecnológico proiektuak sorkuntza- edo eraldatze-prozesu ugari eskaintzen ditu, zeinetan artistek, piezen egile diren arren, jarrera pasibo bat hartzen duten, edo, hobeto esanda, itxuraz ohi baino estatikoagoa den jarrera bat. Horietan guztietan mendebaldeko lanaren teknologiak eta nozioak esku hartzen dute, eta bat egitean honako kontzeptu hauek mahaigaineratzen dituzte: egilekidetasuna, kolektibitatea, artearen demokratizazioa eta Roland Barthesek aipatzen zuen egilearen heriotza. Keynesen arabera, langabezia teknologikoa berreskuratzeak, gainera, menderatze- eta kontrol-jardunbideei, ekoizpen-sistemei eta, bereziki, herritarren zaurgarritasunari buruz ikertzea dakar. 

Krisi ekonomikoko garaietan, britaniarraren idatziak erabili ohi dira balizko irtenbideak aurkitzeko gida gisa. Gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko berri honetan, non teknologia eta digitaltasuna funtsezkoak izan diren gizarte- eta lan-bizitza mantentzeko, modu berean ikusten al da Keynesen langabezia teknologikoa?

 

-------------------------------------------------------------------------

1  Keynes, John Maynard: Economic possibilities for our grandchildren, 1930. Online.

Temática
Imagen Listado
Imagen
El desempleo tecnologico
Año
2022
Tipo Agrupación
Proyecto
Invitados