Subtitulo
Esperimentaziorako paisaiak
Texto Destacado

SITU-AKZIOAK egitasmoak jolas-proposamen irekiak planteatzen ditu, txikienen zentzumen-esperimentaziorako pentsatuak.

Multimedia
Imagen
Situ akzioak
Pie de imagen
Situ akzioak
Pasada?
No
Descripción Larga

Proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Sortutako espazioek txiki eta handien parte hartzea ahalbideratuko dute, txikienek beren ikerketaren bidea erabakitzeko espazioa bideratuz.

Jolas ireki proposamenak izango dira, denen artean pentsatutako eszenarioak eta elkarrekin eraiki, eraldatu, sinbolizatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu bertan. Jolas libreko paisai-toki hauek Tabakalerako espazio eta momentu jakin batean gauzatuko dira, asteburuan.

Situakzio hauen sorkuntza prozesua haur, heldu eta pertsona interesatuei zuzendua dago. Sortutako esperientzia hauek elkarrekin gozatzeko helburua dute. Arreba, lagun, izeba edo aitonaz gain, bisitari eta kuriosoak ere esperientzian parte hartzeko ongi etorriak izango dira.

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Situ-akzioak 9
Tipo Agrupación
Proiektua