Eginzaleak! urtero egiten den topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen ditu.
Eginzaleak! topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologi anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti horiekk praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Medialab laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko eraren isla dira.
Eginzaleak! eginez pentsatzeko modu honetan murgiltzeko eta ulertzeko jarduera ezberdinek osatzen dute. Proiektu eta proposamen ezberdinak biltzen dituen azoka ere badugu, publikoari irekia, edonork teknologia eskura duenean sormenerako, zein gizartearekin lotutakoak, garatzeko irekitzen diren aukerak ikusita gure irudimena piztuko duena.