A la poesía la llama lengua a la lengua la llama continuidad a la discontinuidad llama ritmo al ritmo lo llama lengua a la lengua poesía a la poesía la llama ritmo al ritmo lo llama continuidad a la discontinuidad llama lengua la lengua la llama ritmo... hizkuntzaren jabekuntza- prozesuari buruzko ikerketa baten parte da. Izan ere, epe horretan tonuak, erritmoak eta melodiak lantzen ditugu esaldien eta hitzen formak barneratzeko. Pieza honek lengoaia garatzen ari deneko esperientzia musikala sentiarazten die berriro gure gorputzei. Kanal ugariren bitartez, munduko lengoaia baten antza duen soinu etengabe bat zabaltzen da espazioan eta denboran, baina ez du soinu hori imitatzen, berreraiki eta birflasheatu egiten du hizkuntzaren
zati txiki batetik abiatuta. Dena den, txikia izanik ere, lengoaia osoa bere baitan jasotzen duela dirudi. Poema batek hizkuntza osoa hartzen du barne, eta alderantziz. Horregatik, hizkuntza osoak poema guztiak ere baditu. Ez gara inoiz iristen poema bat guztiz ulertzera, eta gauza bera gertatzen da hitz egiten dugunean ere, ez baitugu dena ulertzen. Horrenbestez, komunikazioa inkomunikaziotik ateratako une bat da, eta gauza bera gertatzen da alderantziz ere: inkomunikazioa konbentzio semantikoetatik ateratako une bat da. Amaigabetasuna, zoria eta ahozko esperientziaren continuuma autoreak gustuko dituelako edo arraroak iruditu
zaizkiolako aukeratu dituen hitz eta esaldien grabazioak dituzten bufferrak automatikoki irakurtzen dituzten motor informatikoen bidez jorratzen dira obra honetan. Mundua lengoaiak osatzen du, baina lengoaia, zentzua izan baino lehen, bibrazioa da. Instalazio honetan entzuten den material guztia ahotsa da.