Subtitulo
Epe luzeko proiektuen deialdia
Texto Destacado

Eskola aldiriak deialdia urtero egiten da eskolako, auzoko edo hiriko esparruetan artegintza eta hezkuntza proiektu bat lankidetzan burutzeko. 

Multimedia
Imagen
PERIFERIAS ESCOLARES
Texto Fecha
2014 - 2021
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eskola Aldiriak deialdiaren helburua hezkuntza komunitatearekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea izan da, honekin aliantzak sendotzeko ahaleginean. Deialdiak, lan egiteko moduak birpentsatzeko aukera eman izan du ikasketa-prozesuak martxan jarriz. Horien bidez, Tabakaleratik hezkuntza-proiektu eta prozesu esperimentalak sustatu dira, kultura garaikidea eta praktika artistikoak hausnarketarako eta ikaskuntza-prozesu kolektiboak garatzeko bitartekotzat hartuz. Izan ere, arte garaikidea pentsamendu kritikoa ahalbidetu eta inguratzen gaituzten gai-gakoen inguruan hausnartzeko funtsezko tresna da, eta horrelako topaketek bizi garen munduari begiratzeko moduak zabaldu eta konplexuago egiteko aukera eman dezakete.

Deialdiaren zortzi ikasturteetan gauzatu diren proiektuak:

 

 

2020/2021: Elkarrengandik ikasteko lan taldea

  • Landaberri ikastola (Lasarte-Oria)
  • Harri Berri-Oleta ikastetxea (Herrera, Donostia)
  • Zumaiako herri eskola (Zumaia)
  • Intxaurrondo ikastola (Intxaurrondo, Donostia)

 

2021/2022: Argisoinuak, Toki Alai ikastetxea (Irun)

2021/2022: Hegoak, Oianguren ikastetxea (Ordizia)


Aurrera begira, aldaketak ditugu epe luzeko proiektuetan:

Eskola Aldiriak deialdiaren baitan gauzatutako proiektuetako bakoitzaren argi ilunek gure lekuetatik mugiarazi eta elkarrekin pentsatzera bultzatu gaituzte, maila ezberdin askotako ikasketak bultzatuz. Esperientzietako bakoitzak deialdiaren garapena ekarri du, ikasturte batetik bestera ikasi eta bizitakoak elikatu ditu hurrengoak. Ikaskuntza hauei jarraiki, azken urteetako ibilbidearen inguruan hausnartu eta epe luzeko proiektuok birpentsatzeko tartea hartzeko unea iritsi dela sentitzen dugu. Etena egitea, aurrera jarraitu ahal izateko. 

Eskola aldiriak deialdia, beraz, pause-an geldituko da oraingoz. Eskerrik asko ikasturte hauetan zehar deialdira aurkezteko interesa izan duzuen norbanako eta ikastetxeei. Baita gurekin elkarlanean egon zareten guztiei ere; etengabeko mugimenduan elkarrekin ikasitakoak izango ditugu akuilu eta bidelagun.   

Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean epe luzeko proiektuak garatzen jarraitzeko dugun interesetik tiraka, berriz, 2022/2023 ikasturtean Praktikastika esperientzia pilotua abiaraziko dugu. Deialdi honen asmoa bada nolabait muinera edo errora bueltatzea, arnas luzeko proiektu hauen helburu eta desirak birgogoratuz aukera berri bat frogatzea urte hauetan ikasitakoaren laguntzaz. Aurtengo esperientzia pilotu hau DBH edo Batxillergoko ikastetxeei zuzendutako sorkuntza digitala ardatz duen deialdia izango da.

Temática
Imagen Listado
Imagen
PERIFERIAS ESCOLARES
Año
2021
Tipo Agrupación
Proiektua