Público relacionado
Cabecera
Titulo
KULTURAKO PROFESIONALAK
Texto

Sorkuntza-zentro gisa Tabakalerak dituen helburu nagusiak hauek dira: talentua bultzatzea, sorkuntza garaikidea sozializatzea eta kultur- zein sormen-sektoreek gainerakoei eta, oro har, gizarteari ekarpenak egin diezazkioten sustatzea. 

Tabakalera arte-ekoizpena sendotzeko xedea duen Euskadiko azpiegitura garrantzitsuenetakoa da; izan ere, sortzaileei eskaintzen dien laguntza sorkuntza-prozesuak babestetik harago doa, eta kultur eragileen garapen profesionalean zein kulturaren ekonomian modu positiboan eragitea da bere azken helburua.

Artearen eta sorkuntza-sistemaren balio-kate osoan eragin nahi du, eta berau osatzen duen ehunarekin sareak landu. Horrez gain, arte-proiektuak garatzeko aukera berriak sortu nahi ditu, bai eta ikus-entzunezkoen arloko eta beste sorkuntza-modu batzuekiko ekarpena egin ere (disziplina arteko jardunak edo eszenikoak, besteak beste).

Aldaketa eta joera berriei adi, Europako sare esanguratsuenekin harremanetan dago Tabakalera, profesionalei eskaintza, programa, aukera nahiz kontaktu berriak errazteko eta, beraz, haien kanpo-proiekzioa handitzen laguntzeko.

Atal honetan aurki ditzakezu sorkuntza sustatzeko Tabakalerak antolatzen dituen zerbitzu, deialdi, programa eta baliabide guztiak.

Media
Imagen Preview/Poster
Autoplay and loop
Si
Alineacion Imagen
Abajo
Bloque ID
CABECERA
Texto Destacado

TABAKALERAN SOKUNTZAREN INGURUKO ZERBITZU, PROGRAMA ETA BALIABIDE ZABALA ESKAINTZEN DUGU, KULTURAKO PROFESIONALEI BABESA EMATEKO.

Otras agrupaciones
Nombre
PROIEKTUAK
Visualización Actuales
2 Columnas
Otros Bloques
Titulo
ZERBITZUAK
Texto

Tabakalerak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu kultur sorkuntza lagundu eta sustatzeko helburuarekin.

Bloque ID
SERVICIOS
Bloque Información Practica
Plantilla
Profesionales de la cultura