Texto Destacado

Erakusketa honetako prototipoak lau artistaren eta lau ikerketa zientifikoren arteko topaketatik sortu dira

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Texto Horario
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00
Texto Fecha
2023 AZA 24 - 2024 OTS 04
Pasada?
Si
Descripción Larga

Erakusketa honen izenburuak “asmamen-makinetara” garamatza; hala esaten zitzaien Errenazimentutik aurrera zientzien aurrerapenak bultzatutako asmakuntzei. Gailu horiek beren garaiko abangoardia teknikoa irudikatzen dute, eta izaera esperimental handia dute: prototipoak dira, proba-fasean dauden saiakuntzak (gaur egun “beta iraunkorrean” esaten diegunak). Praktikoak eta kokatuak ere badira, beren gizarte-testuinguruko beharrei berariazko erantzunak ematen baitizkiete. Eta, gainera, talentu konbinaketaren emaitza dira: elkarlaneko lanak, “lantegi eran” sortuak; eta horietan artistek, artisauek, zientzialariek, diseinatzaileek, filosofoek, poetek, ingeniariek edo matematikariek parte hartzen dute. Edo, hobeto esanda, jakintza horiek guztiak batera biltzen dituzten pertsonek, “polimata” izenez ezagutzen direnek (grezierazko polimathós-etik; hainbat ezagutza esan nahi du).

Antzeko izaerarekin, erakusketa honetako prototipoak lau artistaren eta lau ikerketa zientifikoren arteko topaketatik sortu dira. Robotikari,  neurozientziari, nutrizioari edo ingeniaritza energetikoari buruzko ikerketek artearen lengoaiekin edo diseinu espekulatiboarekin jarduten dute elkarrizketan. Eta emaitza ez da espezialitateen batura, baizik eta praktika konektatuen fluxua; ez da amaierako lana edo produktua, baizik eta kultura teknozientifiko garaikideari buruzko jardun- eta hausnarketa-ingurunea, bere potentzia eta erronkak eta guzti.

Erakusketarekin batera, gainera, jardueren egitarau oparoa egongo da. Hainbat ahotsen, esperientziaren eta ezagutzaren bidez, jakintzen arteko harremanetan sakondu nahi da, eta gure egungo gizarteari lotutako gaiak jorratu (adimen artifiziala edo elikagaien jasangarritasuna, besteak beste).

Prototipoak Alemaniako Errepublika Federaleko Kultura eta Hedabide Ministerioak (BKM) kulturaren eta sormenaren sektorearen eginkizun ekonomikoa indartzeko sortutako CIRCE (Creative Impact Research Center Europe) programaren baitan garatu dira. Tabakalerak bat egin du Europako beste ikerketa-zentro batzuekin programa hori integratzeko, eta horrekin 2020an hasitako AZTG (Artea/Zientzia/Teknologia/Gizartea) lan-ildoari jarraipena ematen dio.

2023ko CIRCE programako prototipoez gain, Tabakalerako AZTG ildoan 2020tik aurrera garatutako proiektuen dokumentazioa ere erakusgai dago. Horietako bat —Supraspectives, Quadrature kolektiboak Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) lankidetzan egina— ikusgai dago instalazio formatuan ere.

Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Erakusketa
Texto para organizadores
Elkarlanean:
Texto para colaboradores
Laguntzailea:
Información Adicional
Nombre
Liburuxka: Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean.
Titular Invitados
Komisarioa eta artistak
Futura?
No