Texto Destacado

 

 

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Imagen
Une musique intérieure
Imagen
Pie de imagen
Une musique intérieure
Texto Fecha
2022 OTS 18 - 2022 API 24
Pasada?
Si
Descripción Larga

Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, ahotsa eta barne-entzumena) erakusketak zalantzan jartzen ditu gure jokabidea, gure hizkuntza eta gure ahotsa, barne-entzumenaren oreka edonork zalantzan jarriko lukeen bezala, hau da, kanpoko munduarekin dugun harreman intimoa egonkortzen duten tresna gisa duten zeregina jartzen du zalantzan.

Erakusketaren abiapuntua Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Athens Version] 2021 performancearen interpretazioa da. Atenasen egon ondoren, Donostian beste ikuspuntu bat aurkitu nahi du norbanako memoriaren eta memoria kolektiboaren arteko harremanaz hausnartzeko. Pieza honek, beste obra eta esku-hartzeekin batera, publikoa bere barne-musikarekin duen harremana aurkitzera bultzatzen du. Obra kolektibo honen bigarren emanaldiak ekintza bera gertatzen den markoaren inguruko problematika planteatzeko balio du. 

Tabakalerako erakusketa honek, arte-lanaren testuinguruan arreta jartzen aitzindariak izan ziren konpositoreen partiturak ekartzen dizkigu gogora: esaterako, Alvin Lucier (Chambers, 1968), Pauline Oliveros (Deep Listening, 1989) eta Milan Adamčiak (Floor scores, 1967). «Arau sozialek barnekotasuna kolonizatu dute», adierazi zuen Erik Satiek Musiques d'ameublement (Carrelage phonique, 1917) obran. Erakusketa hau ganbera-musikaren kontzertu bat balitz bezala proposatzen da eta xede hori Amable Arias tokiko artistaren edo sortzaileen belaunaldi berri baten (besteak beste, Eva Barto, Mattin, Matthieu Saladin eta Cally Spooner) obren bidez beteko du, determinismoaren plano politiko betean eta tresnen alderdi bikoitza erakutsiz: alderdi musikala nahiz manipulazio-tresna gisa duten izaera.

Une musique intérieure (Jokabidea, hizkuntza, ahotsa eta barne-entzumena) erakusketa Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Athens Version] partitura aktibatzeko esparru berria da. Hori Georgia Sagri, Delia Gonzalez eta Serapis Maritimerekin lankidetzan interpretatu zen 2021eko udaren hasieran. Partitura hori Grezian idatzi zen, 1960ko hamarkadaren hasierako Scratch Orchestra talde britainiarraren kode irekiko printzipioetan oinarritutako inprobisazio-errituetan oinarrituta (prosako jarraibideak). Hot Wheels Athens galeriako erakusketa-espazioaren planoan aktibatu zen obra lehen aldiz, eta lerro batez marraztu da Tabakaleran. Horrez gain, obraren topografia berria Serapis Maritimek performancerako berariaz diseinatutako jantzien bidez ere gauzatuko da; izan ere, jantzietan galeria greziarraren irudiak eta errituen ahozko argibideak inprimatu dira. Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Athens Version] 2021 obrak banakakoaren eta kolektiboaren arteko harremana aztertu nahi du. Partiturak zenbait erritu aktibatzea proposatzen du, pertsona baten arroparen bidez (interprete bakarra). Pertsona horrek jarraibideei bizitza emango die, eta, hala, zalantzan jarriko du norbanakoaren prestakuntza somatikoan gizarte-gorputza eraikitzearen arteko harremana.

Komisarioa: Pierre Bal-Blanc Oier Etxeberriarekin elkarrizketan.

Artista partehartzaileak: Milan Adamčiak, Amable Arias, Eva Barto, Delia Gonzalez, Daniel Grúň, Alvin Lucier, Mattin, Pauline Oliveros, Georgia Sagri, Matthieu Saladin, Erik Satie, Scratch Orchestra, Serapis Maritime, Cally Spooner eta Vier5.

 

Argazkia: SOLO - NATURE STUDY NOTES - 1969-2019 [ATHENS VERSION] 2021, Georgia Sagriren performancea, Pierre Bal-Blanc-ek eta Delia Gonzálezek komisariatua, Serapis Maritime jantziak. Hot Wheels Athens-en aurkeztua, 2021eko ekainaren 11n; Argazkia: Stathis Mamalakiren.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Erakusketa
Información Adicional
Nombre
ERAKUSKETAKO LIBURUXKA
Archivo