Texto Destacado

Ikusmira Berriak proiektuak garatzeko egonaldi-programa bat da, eta indar hartzen ari den talentua eta ikus-entzunezko sorkuntza babestu eta bultzatzeko xedea du. 

Multimedia
Imagen
Pasada?
No
Descripción Larga

Ikusmira Berriak proiektuak garatzeko egonaldi-programa bat da, eta indar hartzen ari den talentua eta ikus-entzunezko sorkuntza babestu eta bultzatzeko xedea du. Egonaldion bidez, lekua, testuingurua, denbora eta baliabideak eskaintzen dira, eta bi ardatzen inguruan antolatzen da programa: prestakuntza eta garapena.

Ikusmira Berriak programa 2015. urtean jaio zen, Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuak elkarlanean antolatuta, Euskadiko Filmategiaren lankidetzarekin. 2018az geroztik, EQZE Elías Querejeta Zine Eskolarekin –prestakuntza, pentsamendu eta ikerketarako nazioarteko zentroarekin– batera antolatzen da. Gaur egun, programak bost egoitza eskaintzen ditu honako atalotan: nazioarteko zinemagileak, Espainiakoak, EAEkoak, EQZEkoak eta Nest atalekoak.

Aliantza naturala da, egonaldia Tabakaleraren eraikinean bertan gauzatzen baita. Tabakalera egitasmo bakarra da munduan; izan ere, eraikin bakarrean biltzen ditu kultura garaikidearen nazioarteko zentro bat, nazioarteko zinema-jaialdi bat, zinema-eskola bat eta filmoteka nazional bat. Erakunde guztiek hiru bultzada estrategiko hauetan parte hartzen dute: zinemari buruzko prestakuntza ematea eta ezagutzak transmititzea; talentu berriak bilatzea, horiei lagun egitea eta horiek garatzea; eta zinemagintzaren gainean ikertzea eta hausnartzea, hurbilketa teoriko-akademikoa eta profesionala baliatuz.

Ikuspegi estrategiko komun horretatik sortzen eta elikatzen da Ikusmira Berriak proiektua. Zortzi asteko egonaldia aurreikusten du, bi fasetan banatuta; halaber, zazpi hilabeteko laguntza-programa jasotzen du –martxotik irailera bitartean–. Lehenbiziko fasean, egoiliarrek sei astez garatzen dituzte beren proiektuak (martxotik eta apirilera), eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasotzen dute. Kideok tutoretza-lanak egiten dituzte proiektuotan, eta, horretaz gainera, garapen-prozesuaren faseak premien arabera lantzen dituzte.  Irailean, Donostia Zinemaldiarekin batera, itzuli egiten dira egonaldiaren azken bi asteak betetzeko. Denbora horretan, egoiliarren egitasmoetan parte hartu nahi duten profesionalekin lankidetzan aritzeko aukerak lantzen eta sustatzen dira. Egonaldiko bi faseen artean, tutoreek eta erakundeek aholkularitza eta laguntza ematen diete proiektuen garapenari.

Programan parte hartzen duten erakundeek talentu zinematografikoari laguntzeko sistema bat eratu dute. Halere, sistema hori proiektu bat sortu eta ikusaraztetik haratago doa; izan ere, talentuari luzaroko laguntza eta babesa eskaintzeko jomuga ere badu.

HAUTESPEN – BATZORDEA

  • Maialen Beloki Berasategui
  • Sara Hernández Askasibar
  • Carlos Muguiro
  • Víctor Iriarte
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional
Futura?
No