eremuak arte garaikidean testuingurua ekoizteko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. eremuak-en helburu nagusia artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea da, eztabaidarako eta topaketarako giroa sortzea.
eremuak arte garaikidean testuingurua ekoizteko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. eremuak-en helburu nagusia artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea da, eztabaidarako eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatuko duen lantoki bat gaitzea.
Euskal Herrian arte garaikidearen eztabaida garatzen den testuinguruak errazten, optimizatzen eta/edo hobetzen laguntzen duten ekintzak egiten ditu eremuak-ek.
eremuak-ek bere ibilbidea 2010en hasi zuenez geroztik, arte garaikidea eta beste jarduera artistiko eta diskurtsiboak sozializatzea bilatzen du, ekoizpenaren eta difusioaren arteko beharrezko korrelazioan eraginez. Horrela, eremuak-ek deialdi ireki eta jarraitua bezala funtzionatzen du, sormenari, interpretazioari eta bitartekotzari lotutako proposamenak ekoizten dituena.
Halaber, eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturaren arloko jarduera garaikideentzat garrantzia duten beste gai batzuk jorratzeko, hitzaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. eremuak-en jomuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, berriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.
2020tik, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da eremuak programaren harrera-egoitza, Donostian. Aurretik, 2016tik 2019ra izan zen Azkuna Zentroa, Bilbon, Artiumen bidez bost urtez garatu ondoren, Gasteizen.
Gasteiz.