Texto Destacado

Mintegi honek arretaren arazoa pentsatzea izango du helburua, hainbat ertzetatik: haurtzaroa, amatasuna, generoa, filosofia, psikologia, zientzia, pedagogia, artea, politika.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Denbora batez etenik gabe jarduera bakar batean kontzentratzeko zailtasuna; haurtzaro hiperkonektatua, hiperestimulatua, hipersexualizatua, nahasmendu neurologikoak eta soluzio medikoak; ikusgarritasuna ondarerik preziatuena, geure buruko industrien arteko lehia basatia…

 

 

Arreta, egun, fenomeno, joera, botere askotan dago. Nonahi hitz egiten da teknologia berriek dakarten “arretaren krisiaz”, “multiataza” da lan egiteko modua, estimuluen bonbardaketa, eta etxe batetik bestera saltoka ibiltzera behartzen gaituen prekarietatea, jarraitutasunik gabe, iraupenik gabe, denborarik gabe.

 

 

“Mutazio antropologikoko” garai batean bizi al gara, non gizakia zer den berriz definitzen ari den?” Politikoa da, kulturala da, teknologikoa da, ona da, txarra da, saihestezina da, aldagarria da? Neurozientzietatik hasita, psikologiara, zinematik meditaziora, arretaren desafioak lehen lerroan jarri dira, eguneroko arazo dira. Zeri jartzen diogu arreta? Autonomoki gida daiteke? Egia da gaitasun hori higatzen ari dela, egunez egun azalekoagoak garela? Edo, agian, beste arreta-mota batean eraldatu da, arinagoa, polifonikoagoa?

 

 

Neurozientziek burmuin plastiko batez hitz egiten digute, eragina duena eta inguruak bizitzaren amaierara arte eragiten diona. Psikologoek AGA existitzen den eztabaidatzen dute: patologia berri bat da, edo merkatu-nitxo berri bat besterik ez? Irakasleak kexu dira ikasgeletan arreta-galera dela nagusi, baina arreta-erregimen berri bat bada, eta harekin borrokatzen ikasi behar badugu? Arteetan, meditazioetan, terapietan, arreta leheneratzeko ariketak eta praktikak proposatzen dira: indartzeko, berriz gaitzeko, suspertzeko. Zertan datza?

 

 

Arreta desiraren diziplinatzat hartzen badugu, ohartzen gara, egun, gure desira bera arriskuan dagoela, karga gehiegi duela, etenik gabe: elektrokutatuta. Pertsonak, harremanak, prozesuak, gauzak maitatzeko gaitasunaz ari gara, bizitzeko gogoa, azken batean.

 

 

Haur bat heztea, eskola ematea, irakurtzea, film bat ikustea edo egitea, harreman afektibo batean elkar laguntzea, isiltasunaz gozatzea, pentsatzea… Bizitzako ohiko egoera guztietan, gudu bitxi bat dago, elektrokutatzen duten eta berriz gaitzen duten indarren artean.

 

 

Mintegi honek urtebete iraungo du, eta “Ariketak: la segunda respiración” proiektuaren parte da. Hainbat ertzetatik hurbildu nahi zaio arretaren arazoa pentsatzeari: haurtzaroa, amatasuna, generoa, filosofia, psikologia, zientzia, pedagogia, artea, politika. Baina indartzen, berriz lotzen eta berritzen duten indarren aldean beti. Amador Fernández Savater

 

 

Amador Fernández Savater

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Amador Fernández-Savaterrek koordinatzen duen mintegiari buruz, edo praktika artistiko garaikideekin lotura daukaten beste zenbait jardueren inguruko informazioa jaso nahi baduzu, bete ezazu izena emateko fitxa hau mesedez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DOKUMENTAZIOA

 

 

 

 

 


 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Programa
Titular Invitados
Bideoak