Horma Tabakalerako programarekin edo zinearekin lotutako obra gonbidatuak proiektatzeko espazioa da
Ikus-entzunezko programa Tabakalera eraikinaren hormetara hedatzen da. Ikus-entzunezko programarekin eta Tabakalerako zinemarekin lotutako obrak proiektatzeko gune bat da Horma. Filma bat egiteko kotxe bat, pistola bat eta boxeatzaile aurpegia daukan aktore frantses bat nahikoa badira, pantaila bat aktibatzeko nahikoa daukagu proiektore eta horma batekin.
Hilean behin, egile batek eraikineko hormara, espazio publikora, hedatzen du bere ikusentzunezko lan zinematografikoa, eta, horrela, Tabakaleran barna dabilen jendearengana gerturatzen da nazioarteko artisten ekarpena. Beraz, kultura bisuala eraikinaren eta ikusentzuleen egunerokora hedatzea eta bertan integratzea da kontua.