Subtitulo
Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean
Texto Destacado

Eszena artistikotik at bizi zen eta artearen kontzeptu zabalaren adibide zen: artea eta ez-artea bereiztearen ideia arbuiatu zuen; aldiz, artearen definizioa zabaldu egin zuen eta bertan sartu zituen ikerketa, medikuntza eta natura, baita naturaz gaindikoa, arlo magikoa eta etorkizun-sena ere.

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Emma Kunz - Tabakalera
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Imagen
Pie de imagen
© Mikel Eskauriaza
Texto Horario
12:00-14:00 / 16:00 -20:00
Texto Fecha
2022-28-01/2022-06-19
Pasada?
Si
Descripción Larga

Emma Kunzekiko (1892-1963) lilura inoiz baino handiagoa da gaur. Emma Kunz ikertzaile, artista eta sendatzaile suitzarra izan zen. Gaur egun, batik bat, paper laukidunetan pendulu, konpas eta erregelaz egin zituen marrazki berezi eta indartsuengatik da ezaguna; alabaina, naturopata ere bazen, eta osasunaren eta bizitzaren inguruan aholku eske hurbiltzen zitzaizkion. Nolanahi ere, Kunzen iritziz, bere praktika berez zientzia egiteko modu bat zen, ezagutza sortzeko modu bat. Bere zeharkako praktika holistikoaren egokitasunari erantzuteko, Emma Kunzen unibertsoa erakusketak arte garaikidearekin solasean jartzen du haren lana. Erakusketak Emma Kunzen artelanen arteko aukeraketa zabal bat erakusten du, eta, horiekin batera, Kunzen lanari edo ikerketari buruzko gogoeta egiten duten artista garaikideen lanak.

«Nire obra bisuala XXI. menderako dago egina!» Diotenez, Emma Kunzek iragarri egin zuen uneren batean bere marrazkiak ulertu egingo zirela. Eta hain zuzen, bere gogoeta holistikoan aurreikusi zituen hainbat kontu egungo artean barneratuta dirudite. Eszena artistikotik at bizi zen eta artearen kontzeptu zabalaren adibide zen: artea eta ez-artea bereiztearen ideia arbuiatu zuen; aldiz, artearen definizioa zabaldu egin zuen eta bertan sartu zituen ikerketa, medikuntza eta natura, baita naturaz gaindikoa, arlo magikoa eta etorkizun-sena ere.

Emma Kunz artisten artista dela esan dezakegu. Haren lan artistikoek eta Kunzek berak, emakumezko irudi historiko gisa, artista garaikideen interesa piztu dute. Bertako eta nazioarteko hemezortzi artistek sortu berri dituzten obrekiko solasaldi honek hori aztertzen du, eta, era berean, kategoria tradizionalak kritikatu eta zalantzan jarri behar diren garai batean oso garaikidea den obra baten ikuspegi berri eta ezezagunak erakusten ditu.

Emma Kunzen unibertsoa Emma Kunzi Espainiako Estatutan eskaini zaion lehenengo erakusketa handia da.

Komisarioa: Yasmin Afschar

Artista partehartzaileak: Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Agnieszka Brzeżańska, Dora Budor, Sirah Foighel Brutmann & Eitan Efrat, Athene Galiciadis, Florian Graf, Miriam Isasi Arce, Joachim Koester, Emma Kunz, Goshka Macuga, Diego Matxinbarrena, Shana Moulton, Rivane Neuenschwander, Mai-Thu Perret, Lea Porsager, Tabita Rezaire, Mathilde Rosier y Lauryn Youden.

Emma Kunzen unibertsoa. Bide-urratzaile bat arte garaikidearekin solasean Aargauer Kunsthaus-ekin elkarlanean egindako erakusketa da. Erakusketa honako erakunde hauen laguntzari esker egin da: Emma Kunz Fundazioa, Pro Helvetia Fundazioa, Suitzako Enbaxada Andorra eta EspainiarakoBoner Arte eta Kulturarako Fundazioa, Hans eta Wilma Stutz Fundazioa, Steinegg Fundazioa, Goethe Institut, Danish Arts Foundation eta Kulturako Institutu Poloniarra Madrilen.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Emma Kunz - Tabakalera
Año
2022
Tipo Agrupación
Erakusketak
Organizadores
Texto para organizadores
Antolatzaileak
Texto para colaboradores
Laguntzaileak
Información Adicional
Nombre
Erakusketaren liburuxka
Archivo
Titular Invitados
Gonbidatuak