Programa honek irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko zenbait topaketa barne hartuko ditu. Ikasturtean hiru mintegi izango dira eduki eta metodologia berrien inguruan ikertzeko.

Hainbat urte daramatzagu irakasleekin harreman hurbila garatzen, eta harreman hori etengabe elkar elikatzen doa. Funtsezkoa da beste hezkuntza-esparru batzuetan lan egiten duten taldeekin trukean aritzea, hizkuntza komuna sortzeko, batzuen eta besteen beharrizanak hautemateko eta hezkuntzaren arloko esperientziak partekatzeko. Garrantzitsua da eskolak eta kultura-erakundeak elkar topatzea eta batak bestea bestela aurkituko ez lukeen hezkuntza-jarduerez ukitzea.
Bizi dugun uneak planteatzen dizkigun erronkei elkarrekin aurre egitea proposatzen dugu, erronka horiek munduarekin dugun harremanari eragiten baitiote; baita, jakina, ikaslegoak eta haren inguruneak daukanari ere. Hitzordu hauetan irakasleak eta hezitzaileak bilduko gara, bai eta praktika artistikoen eta sorkuntza digitalaren eremuko profesionalak ere, esparru horietatik hezkuntza-tresna bihurtuko ditugun estrategiak eskuratzeko.
2022-2023 ikasturteko lantegi-topaketak:
-Urriak 1: Arduino lantegia
-Azaroak 19: Metaversoan barneratzen
-Otsailak 18: Artista egoiliarrekin saioa-lantegia
-Martxoak 18: Zinema errekurtso bezala
-Apirilak 22: Ikus-entzunezkoak
-Maiatzak 6: Situ-akzioak. Esperimentazio sentsorialerako paisaiak
