ZINE PROGRAMA PAREGABE BAT PROPOSATZEN DUGU, HISTORIA ETA BERE KLASIKOAK ETA ZINE GARAIKIDEA NATURALTASUN OSOZ ELKARTU ETA ETENGABEKO ELKARRIZKETAN JARTZEN DITUENA. GAINERA, KONPROMISO SENDOA DUGU PRESTAKUNTZAREKIN ETA IKERKETAREKIN, ETA BAITA ZINEA EGITEKO PROZESUEI ETA IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZAREN IRAGANARI ETA ETORKIZUNARI BURUZKO GOGOETAREKIN ERE.
2deo euskarazko edukien ikus-entzunezkoen laborategia da. Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko gune bat, ikus-entzunezko produkzioari lotutako eremu guztietan esperimentazioa sustatzean zentratua: sormen-prozesua, hedapena, formatuak, estetika eta teknologia.
![2deo](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2021-11/img5.jpg?itok=1wIlPJlf)
Zinemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko nazioarteko zentro bat da, pentsamendua, praktika esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa eskaintzen dituena.
![Zine Eskola](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2021-11/img14.jpg?itok=TxyxGvkD)
Zinemagile garaikideen filmografia berrikustea, zinemaren historian zehar-ibilbideak eginez.
Profesionalizazioa eta talentuaren garapena sustatzeko eta publikoarekin harremanetan jartzeko, zinema-pantaila eta -programazioa sorkuntzaren eta haren prozesuen zerbitzura jartzen ditugu.